Bihar itxiko du Irunek Santo Tomaserako txosnen eskari-epea
2016(e)ko azaroaren 17a, osteguna - 10:28etan eguneratua
Irun. Irungo Udaleko Kultura sailak bihar arte zabalik dauka, hiriko kirol eta kultur elkarteentzat eta eskola-komunitateetako taldeen-tzat, datorren abenduaren 21ean Santo Tomaseko azokan txosnak jarri ahal izateko eskari-epea. Baldintzak www.irun.org webgunean eskura daude eta eskariak, webgune beraren bitartez edo SAC-BAZ zerbitzuak San Martzial kalean duen bulegoan egin behar dira. X.S.
No hay comentarios:
Publicar un comentario