«Irundar puntu bat ere badut, eskubaloia izugarri gustatzen zait»
Gaur gutun guztiak jasoko ditu, baina berak badaki jada zer nahi dugun; horregatik, zakua opariz beteta ekarriko du
Olentzero ... eta atezaina
- YLENIA BENITO BIDASOANDV@GMAIL.COM
Urte osoa daramagu bere zain. Gaur (azkenean!) iritsi da eguna. Bere baserri sekretua utzi eta gurera etorriko da. Urduritasuna ilusioarekin nahasten zaigu guztioi eta gutxi batzuei opariak ikatzarekin. Olentzerok adi-adi jarraitu ditu gure egunak eta gurasoekin ere hitz egin du, noski. Zer merezi dugun badaki, baina gaur hainbestetan eskatu dugun txirrinda, jokoa edo 'PlayStation'- a eskatzeko azkeneko aukera dugu. Olentzero konbentzitzeko azkeneko aukera. Ezin dut itxaron, ni orain saiatuko naiz...
-Olentzero, niretzako ikatzik ez duzu ekarriko, ezta?
-Mmm... Egia esango dizut, aurten oso ikatz gutxi daramat Irun aldera. Irundarrak oso txintxoak izan omen zarete. Urtero bezala, zakua bete-beteta daramat, baina gehiena opari politak dira. Hala ere, zer duzun jakiteko igande goizera itxaron beharko duzu.
-Gure akatsak konpontzeko denborarik al dugu?
-Urte osoan zehar ondo portatu behar zarete. Ez du balio gabon gaua baino bi egun lehenago txintxoak izatea, nik konfidente asko ditut zuen inguruan...
-Baina Irunen duzun hitzordua beteko duzu, bai?
-Noski! Urtero Joseja Zabalo eta bere taldeak deitzen naute ez ahazteko. Gaur arratsaldean han izango naiz, bai.
-Laguntzaileak ere etorriko dira?
-Bai, nire astoa ezin dut baserrian utzi. Bere laguntza ezinbestekoa da opari guztiak zuen etxeetara eraman ahal izateko.
-Gaur, beraz, haur guztiek zurekin hitz egin ahal izango dute?
-San Juan aldera hurbiltzen diren guztiak, bai. Saiatuko naiz guztiekin hitz egiten, baina normalean asko etortzen dira. Ez dadila inor haserretu denborarik ez badut!
-Inor ez da zurekin haserretuko!
-Hori espero dut, nik guztiekin hitz egiteko gogoarekin nago.
-Sekretua al da haurrek konta-tzen dizutena?
-Ez! Ez ditugu sekreturik konta-tzen, normalean urduritasunak hi-tzik gabe uzten ditu.
-Nola? Ez dute ezer eskatzeko aprobetxatzen?
-Batzuk bai. Baina nire aurrean gehienak lotsatu egiten dira. Normalean ni naiz galderak egiten dituena...
-Eta zer galdetzen diezu?
-Denetatik! Ondo portatu diren edo ez jakin nahi dut. Horregatik, tartetxo hori ea berdurak jan dituzten, amonarekin ondo portatu diren, etxeko lanak egin dituzten... eta horrelakoak jakiteko erabiltzen dut.
-Zuri ez dizute ezer galdetzen?
-Gehienak ez dira ausartzen!
-Ni ausartuko naiz, zein da txikitan jaso zenuen oparirik onena?
-Gabon gaueko oroitzapen asko eta oso politak ditut. Ni familia xume batean jaio nintzen, beraz, askotan, opariak konpartitu izan ditut. Hala ere, badago inoiz ahaztuko ez dudan opari bat...
-Zein?
-Txirrinda bat! Itzela izan zen hori!
-Olentzero kirolaria ere bada?
-Noski! Tripontzi bat naizelakoaren istorioa kontatu dizuete, baina kirola egiten dut.
-Esan! Ze kirol duzu gustoko?
-Adi! Uste dut irundar puntu bat dudala, eskubaloia izugarri gustatzen zait.
-Bai zera! Bidasoa jarraitzen duzu?
-Beti! Sekretu bat kontatuko dizut. Bidasoa nire talde kuttunena da.
-Taldearentzat oparirik al dago?
-Bidasoak jaso dezakeen oparirik onena lasaitasuna da. Eskuartean duen proiektua aurrera eramateko eta mantentzeko lasaitasuna. Saiatuko naiz hori ekartzen, baina fitxajerik ez eskatu!
-Zu izango zinateke fitxajerik onena, Olentzero!
-Atezain lanetan ez naiz gaizki moldatzen, ez pentsa...
-Hau bai deskubrimendua, Olen-tzero Bidasoako atezaina...
-(Barreak) Auskalo! Egunen batean Artalekun azalduko naiz. Baina Asier Zubiria eta Pedja Dejanovicek jarrai dezatela porterian, ni ikusle moduan joango naiz.
-Horiz jantzita?
-Pentsatuko dut! Baina egun hauetan hotza egiten du, ezin dut nire artilezko txalekoa utzi.
-Txapela ere ez!
-Hori bai ezetz! Txapela beti buruan.
-Zure jantziak prest dituzu, eta opariak? Opariei buruz jakin nahi dut!
-Lasai egon zaitez eta lasai egon zaitezte denak. Opariak prest daude, inor ez da oparirik gabe geldituko. Gabon gaua luzea da, denen etxera joateko denbora izango dut.
-Afaltzeko zerbait gordetzea nahi?
-Gero tripontzi bat naizela diote, baina bai! Zuek afaltzen duzuten bitartean, ni oraindik opariak presta-tzen ibiltzen naiz. Lan eta ardura handia da. Pentsa, ezin dut zure oparia beste baten etxean utzi. Ezin naiz konfunditu eta tripa hutsik zaila da ongi lan egitea. Eskertzekoak dira beraz, haurrek uzten dizkidaten 'opariak'.
-Zer aurkitzen duzu haurren etxeetan?
-Denetatik! Gailetak, esne pixka bat, ardoa, gazta... Nire laguntzailearentzat ere janaria egoten da.
-Bai? Zure astoak ere afaldu gabe lan egin behar du ala?
-Bueno, nik beti zerbait ematen diot bestela ez du baserritik atera nahi. Alfer ederra da! Gero etxeetan beti azenarioren bat aurkitzen dugu. Ezin da kexatu!
-Orain bai urduri jartzen hasi naiz, ordu gutxi barru San Juan plazan ikusiko zaitugu eta bihar...
-Laister ohera! Ez dizkiot oparirik eramango txintxo goiz ohera joan ez denari. Lehendabizi familiarekin ongi afal ezazue eta gero denak ohera. Nik ixil-ixilik opariak utziko dizkizuet. Zin dagizuet!
No hay comentarios:
Publicar un comentario