martes, 18 de febrero de 2025

Cristina Laborda da Mugaz Gaindiko Partzuergoko presidente berria

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 17 de Febrero de 2025.

Cristina Laborda da Mugaz Gaindiko Partzuergoko presidente berria

Igor Enparan Araneta izan da orain arte, eta orain, presidenteordea izango da hondarribiarra. Bestalde, partzuergoaren 2025eko aurrekontuak ere onartu dituzte.

Hondarribian bildu dira Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko kideak eta bertan erabaki dute Cristina Laborda Albolea Irungo alkatea izango dela partzuergoko presidente berria.

Orain arte, Igor Enparan Araneta izan da presidentea, eta aurrerantzean, presidenteordea izango da hondarribiarra. Bigarren presidenteordea, berriz, Kotte Ezenarro Hendaiako alkatea izango da. Bestalde, Irungo Udalaren partzuergoko ordezkaria Irene Kastezubi Arellano (EAJ) izango da, Urkiri Salaberria Graciaren ordez (EAJ).

Bilkura honetan partzuergoaren 2025eko aurrekontu orokorra onartu dute ere, betiere foru araudiaren arabera. Aurrekontu hauei esker, hiru herrien arteko lankidetza indartzeko baliabideen optimizazioa bermatu nahi dute.

No hay comentarios: