Irungo kirolariak balioan jartzeko gala aurkeztu dute
Edizio honetako berritasuna da kirol egokituari buruzko argazki erakusketa. Bestalde, dagoeneko bozka daiteke Irundarren Saria nori eman.
2025eko Kirol Galaren aurkezpena egin dute gaur Irungo Udalean eta bertan izan dira Borja Olazabal Kirol ordezkaria, Asier Landart Irundarron Sariaren 2022ko irabazlea, eta Patrick Laketxe, Irundarron Sariaren hautagaietako bat. Aurtengo gala hilaren 19an izango da, 19:30ean eta urtero moduan Ficoban elkartuko dira.
Topaketa honetan hiriko kirolarien eta kirol taldeen aurreko urteko lorpenak, ahalegina eta dedikazioa balioan jartzen dituzte. Sariak, honako hauek ziaten dira: emakume kirolari onena, gizonezko kirolari onena eta kirol talderik onena. Halaber, Irundarron Saria banatzen dute eta nori eman herritarrek hautatzen dute.
Olazabalen nabarmen jarri du ekimenaren “ikuspegi zabala” eta adierazi du kirol munduan dabiltzanen lan “itzela” sarituko dutela,. “Goi mailako kirolariez hitz egitea gustatzen zaigu, baina kirolari askoz ere ikuspegi zabalagotik begiratzea atsegin dugu”, azaldu du. Bide horretan, gainontzeko edizioetan kirol psikologoen lana eta talde berrien sustapena aintzat hartu dituzte.
Berritasunen artean, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak kirol egokituari buruzko argazki erakusketa bat antolatu du eta honekin desgaitasunen bat duten kirolarien “kemena” irudikatu dute. interesa duenak Ficobako hallera joan beharko du.
Irungo Udalak kirolari guztien ikusgaitasuna areagotu nahi duela esan du eta horren erakusle Genuine ligako Reale futbolari irundarrak eta Txingudi Eskubaloia taldea aitortu izana jarri dute. Aurten aldundiak jarriko duen erakusketaren harira, Olazabalek dio Gipuzkoan desgaitasunen bat duten kirolarien “hobetu nahiari, borondateari eta pertseberantziari” buruz hausnartzera bultzatzen duela.
Txokolatezko Baloia
Hiriko kirolean historikoak izan direnei protagonismoa emateko saria ere presente izango da aurtengo edizioan: Txokolatezko Baloia. Sari “nostalgikoa” dela zehaztu du udal ordezkariak. “Bere historian, Irunek kirol munduko pertsona asko eman ditu, eta gustatzen zaigu sari honen biez inor ahazten ez dugula frogatzea”, gaineratu du. Normalean, lorpenak bere momentuan ospatzen dira eta horiek gogoratzea da Txokolatezko Baloiaren xedea.
Sari honen irabazleen errepasoa eginez, 2022an, Leire Landa futbolari ohiari eman zioten, Espainiako futbolean lortutako arrakastarengatik; 2023an, Leontxo Garcia xakean espezializatutako kazetariak jaso zuen, xake dibulgatzeko egin ekarpenagatik; eta, iaz, Bixio Gorriz futbolariari egin zioten aitortza, bereziki, Realak bere historian Liga irabazi dituen bi txapelketa bakarrak lortzen esku hartzeagatik.
Irundarron Saria
Herritarrek hautatuko dute nori eman garaikur hau eta gaurtik aurrera dago bozkatzeko aukera, hilaren 18ra arte. Udalaren orrialdean sartu eta Irun Txartela erabili behar da bozkatzeko. Honako hauek dira saria irabazteko hautagaiak:
- Bidasoa Irun eskubaloia: Asobal Ligako txapeldunordea.
- Naroa Zubimendi (arrauna): 23 urtetik azpikoen munduko txapeldunordea lemazain gabeko bikoan.
- Irune Muguruza (atletismoa): 23 urtetik azpikoen 400 metroko hesi lasterketako Espainiako txapelduna eta Euskadiko errekor absolutuduna.
- Haimar Etxeberria (txirrindularitza): Profesionaletan debutatu berria eta Bidasoa Itzuliko etapa baten irabazlea, besteak beste.
- Bidasoa XXI (igeriketa): Emakumezkoetan eta gizonezkoetan Ohorezko Mailara igo berria.
- Alberto Domingo (motoziklismoa): Raid rallyetako parte hartzailea eta Baja Aragón txapelketako finisher-a.
- BAT Girls (atletismoa): Ohorezko Mailako zortzigarrena.
- Paula Vicente (borroka): Espainiako Jiu-Jitsu Txapelketako irabazlea eta Ne Waza Txapelketako hirugarrena.
- Alba Rodriguez (borroka): Espainiako Grappling Txapelketako irabazlea kimonorik gabe eta hirugarrena kimonoarekin.
Paula Santamaría (borroka): Espainiako Jiu-Jitsu Txapelketako eta Ne Waza Txapelketako bigarrena.
Angela Rodriiguez eta Iker Martiinez (mahai tenisa): Espainiako Binakako Txapelketa Mistoko hirugarrenak.
Leka Enea (mahai tenisa): Errege Kopako semifinalistak.
Uxue Arsuaga, Maialen Arsuaga, Nerea Garcia eta Carla Corral (piraguismoa): Espainiako K4 500 modalitateko txapeldunak.
Pepe Diz (atletismoa): Maratoi zirkuituko sei major-ak egin dituen lehenengo irundarra.
Santiagotarrak (arrauna-piraguismoa): Espainian eta nazioartean emaitza bikainak lortua.
Patrick Laketxe (OCR): Taldekako Munduko OCR Txapelketako irabazlea.
Ander Gamon (automobilismoa): Espainiako Abiadura Txapelketako irabazlea.
Mariño Real Union (futbola): Euskal Ligara igo berria.
Chrystian Ribeiro (MMA): Profesionaletan debutatu berria eta bi borrokalditatik bi irabazia.
Borja Estomba (triatloia): Iron-Man Mundialean parte hartu izana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario