Minutu bateko isilunea egin dute aldundiaren egoitza guztietan
Herenegungo Irungo hilketa matxista "irmo gaitzetsi" du aldundiak, eta arazo estruktural honen aurka borrokatzeko konpromisoa berretsi dute.
Herenegun Irunen jazotako hilketa matxista salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak “gaitzespen irmo” eta “erabatekoa” adieraziz. Erailketa matxista, indarkeria matxistaren “adierazpenik muturrekoena” dela ohartarazi dute, baita “mingarriena” ere eta krimen honen aurrean haserre “sakonena” eta erabateko gaitzespena berretsi dituzte.
Errealitate hau “onartezina” dela azaldu du aldundiak eta eta “sustrai sakonak” dituen arazo estrukturalaren ondorio latzena dela zehaztu dute. “Jarrera, sinesmen eta jokabide jakin batzuek emakumeen aurkako desberdintasuna eta menpekotasuna elikatzen dituzte, eta horren ondorioa da emakumeen aurkako indarkeria”, gaineratu dute.
Ezin dela beste biktimarik onartu esan dute eta aldundiak konpromiso instituzionala berretsi du indarkeria matxistaren “aurka” eta gizarte “aske” eta “berdinzale” eraikitzeko. Gaur, minutu bateko isilunea egin dute aldundiaren foru egoitza guztietan.
Irunen gertatuko erailketa matxista gertatu bezain pronto aldundiak Emakumeen aurkako indarkeriaren Aurkako Erantzun Instituzionaleko Protokoloa aktibatu zuen eta ezohiko bilera egin zuten Diputatuen Kontseiluak, “Gertakari honen aurrean bere gaitzespen irmoa adierazteko eta gizartean errotuta dagoen arazo estruktural honen aurka borrokatzeko konpromisoa berresteko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario