Plaiaundi eta Amute arteko bidegorria lizitatuko du Espainiako Gobernuak
Cristina Laborda alkateak jakinarazi du Espainiako Gobernuaren erabakia. Orain arte "kontratuari lotutako arazoak" izan dituzte.
Pierre Loti eta Santiago lotzen dituen pasarela inauguratu zen orain dela bi aste, eta aurkezpen agerraldian Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zuen lizitatzeke zegoela bidegorri bera Amuterekin lotzeko proiektua.
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkateak esan zuen San Lorentzo urmaela handitzeko lanen esleipena egin ezean, zaila izango zela bidegorriarena esleitzea. Gaur alkateak esan du orain artean, “kontratuari lotutako arazoak” izan dituztela baina horiek jada konpondu dituztela.
Horregatik, gaur alkateak adierazi du Espainiako Gobernua lizitatzera doala Plaiaundi eta Amute elkartzeko proiektua. Era berean, urmaela handitzeko lanen lizitazioa aterako du Espainiako gobernuak.
“Badakizue Txingudiko Plan Berezian betetzeke geratzen den gaia dela hau. Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta udalek Txingudiko mahai politiko tekniko bat osatzen dugu eta iaz urte osoan zehar ez ginen elkartu. Berriro elkartzeko eskaera egingo dut eta ezinbestekoa iruditzen zait erakundeak berriro bultzatzea indar berriekin landu gabe ditugun aspektuak”, azaldu du alkateak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario