miércoles, 7 de diciembre de 2016

Irunek datorren astean zabalduko du Palmerako zentru zibiko berria

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 7 de Diciembre de 2016.

Irunek datorren astean zabalduko du Palmerako zentru zibiko berria

Ate irekien eguna izango dute astelehenean bertan egoitza izatera pasa diren hamaika elkarteek
Miércoles, 7 de Diciembre de 2016 - Actualizado a las 06:11h
IRUN - Urtetako bidea amaitzear da eta datorren astetik aurrera, Irunek Palmera-Monteroko zentru zibikoa zabalik izango du.
Eraikinak erabilera publiko eta pribatuak uztartuko ditu. Alde batetik, martxan darama zenbait hilabete lurrazpian dagoen supermerkatuak eta bizilagun zein bisitariei zuzendutako aparkaleku espazioak ; eta laster zabalik izango da ere beheko solairuko espazio komertziala.
Bestetik, eta erabilera publikoari dagokionez, datorren astetik aurrera martxan izango da Irungo hamaika elkarte desberdin bertara eraman dituen Irungo Elkarteen Hotela, hauentzat leku eroso eta zabalagoa posible egin duena eta beraien ekintza eta zerbitzuak hiritarrengandik hurbilago kokatuko dituena.
ELKARTEAK Zehazki, bertan egoitza izango dutenak ACUBI kontsumitzaileen elkatea, Oiaso 2000 Bizilagun Elkarteen Federazioa, Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikar Elkartea, Atzegi, Aurreratu Elkartea, Adiskidetuak, Luis Mariano Lirika Elkartea, Irungo Musika Banda, Betti Gotti Euskal Kultur Taldea eta Bidasoa Atletiko Taldea izango dira eta eraikin berean, erabilera anitzeko hiru gela partekatuko dituzte, bai beraien ekintzetara bai hiriko beste elkarte eta taldeei irekita egongo direnak.
Eraikin alderdi publikoa adinekoentzako espazio batek eta sarrerako erakusketa espazioak osatuko dute eta datorren astean bertan zabalduko dira Tren Txikitoari eta Irungo hiriaren 250 urteei buruzko erakusketak..
ATE IREKIAK Astelehenean, eraikina eta bere edukina ezagutzera emateko, ate irekien eguna izango da irundar guztientzat Palmerako zentru zibikoan, 11.00tatik 13.00era eta 16.00etatik 20.00etara. - X.S

No hay comentarios: