Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 12 de Junio de 2022
Irungo 14 elkartek Kalean Bai ekimenarekin bat egin dute
Euskara bultzatzeko udal planaren berraktibazioaren baitan sinatu dute hitzarmena
jon guezala 12.06.2022 | 01:52irun – Duela urte batzuk sortu zen Kalean Bai plana, Irungo aisialdi-jarduera urratsez urrats euskaldun-tzeko helburuarekin. Hitzarmenaren bidez, Irungo elkarteek konpromisoa hartu dute beren entitateetan eta antolatzen dituzten jardueretan euskara bultzatzeko. Guztira, 90 elkarterekin baino gehiagorekin jarri zen Irungo Euskara arloak harremanetan 2020 arte, eta 64k hitzarmen orokor edo berariazkoren bat sinatuta zeukaten.
Momentu horretan, Udalak ekimena suspertzeko beharra ikusi zuen, eta Euskara arloak egindako gogoetaren ondorioz, biziberritzeko prozesu bati ekin zitzaion. Helburua Kalean Bai plana bultzatzea da, aisialdia euskalduntzeko erreferente gisa. Joan den abenduan, Kalean Bai ekimena suspertzeko prozesua hasi zen, hitzarmenak berritu zituzten lehenengo 21 entitateetako ordezkariekin.
Kalean Bai programa faseka berraktibatzen ari da, eta oraingoan beste hamalau entitatek ekimenarekin bat egin nahi izan dute. Beraz, orain hitzarmena sinatu duten elkarteak hurrengo hauek dira: Alde Zaharra-San Juan, Dunboako eta Elitxu-Lapitzeko auzo elkarteak, Euskadiko Itsasargien Lagunak, Gaztedi berria aisia-taldea, Nicolas Guerendiain elkartea, Ondare Kultur Elkartea, Taupadak, San Mar-tzial Kirol Elkartea, Lur-Alai Squash Kluba, Txingudi Eskubaloia, Alai-tsu Guraso Elkartea, Irungo Euskaljira eta Marte Laborategia.
Hamalau elkarte hauek eta aurretik hitzarmena sinatuta zutenak 25 urtetik beherako haur eta gazteei zuzendutako Irungo aisialdia euskalduntzen jarraitzea izango dute helburu. Horretarako, asmoa elkarte-sare bat eratzea da, elkarri lagun-tzeko eta elikatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario