Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 7 de Junio de 2022.
Irungo Solas Jolas ekimena prest dago uda honetarako
Programako plaza guztiak esleitu dira, bi txandetan banatuta: uztailan eta abuztuan
– j.g. 07.06.2022 | 00:40irun – Miren Echevesti Irungo Euskara ordezkariak Solas Jolas euskarazko udaleku programaren izenemate prozesuak utzi dituen datu esanguratsuenak iragarri zituen atzo. Hala, 677 eskatzailek egin zuten behin-behineko izen-ematea, 862 haurrentzat. Horrela, eskainitako 52 taldeak osatu dira 670 haurrekin. Ondorioz, Euskara arloak izena emateko epea ixtea erabaki du. Izena emateko lehen aldian ia plaza guztiak esleitu ziren eta, kontratuaren eta pleguen aukerak aztertuta, lehen hezkuntzako taldeak hamabi plazatik hamalaura handitzea erabaki zen, eta denak bete dira. Orain, plaza lortu duten eskatzaile guztiei programari buruzko informazioa emateko bilerara gonbidatzeko komunikazio bat igorri zaie. Bilera ekainaren 21ean egingo da, 18.00etan, Palmera Monteroko 2. aretoan, eta ordezkariak bertara joateko deia luzatu die familia guztiei. Joaterik ez dutenentzat, informazioa udal webgunean egongo da eskuragai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario