miércoles, 3 de diciembre de 2014

Esperientzia turistiko berriak aurkeztu ditu Bidasoa Bizirikek

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 3 de Diciembre de 2014.

Esperientzia turistiko berriak aurkeztu ditu Bidasoa Bizirikek

Hasteko, abenduan, Irun eta Hondarribiko baratzak eta gastronomia uztartuko dituzte
XABIER SAGARZAZU - Miércoles, 3 de Diciembre de 2014 - Actualizado a las 06:12h
Dolores  Lasa, Txemi Artola, Miguel Angel Páez, Juan Maria Altuna eta Gorka Irisarri, atzo.

IRUN 
- Bisitariei zein oro har irundar eta hondarribiarrei ere zuzenduta, bertako produktuak eta gastronomia uztartzen dituzten esperientzia turistikoen proposamena luzatu du Bidasa Bizirikek, Irun eta Hondarribiko garapen agentziak. Lehenengo biak abenduan egitekoak dira, datozen egunetan, baina “2015erako beste zenbait prestatzeko lanetan” ari direla esan du Miguel Angel Páezek, Bidasoa Bizirikeko presidenteak.
Páezek lagun izan ditu atzo, Irungo Meaka auzoan dagoen Amona Kattalin jatetxean, abendurako proposamen hauen protagonistak. Alde betetik, etxe honetako sukaldari eta arduraduna, Txemi Artola, eta auzo honetan bertan bere baratza lantzen duen Dolores Lasa. Bestetik, Hondarribiko Danontzat Gastrotekako sukaldari eta arduraduna, Gorka Irisarri.
LURRETIK SUKALDERA “Nola da posible gaur egungo ume askok oilaskoek lumak dauzkatela ez jakitea eta honetaz harriduraz galdetzea?”, esan du atzoko aurkezpenean Dolores Lasa baserritarrak.
“Amona Katallinen, Baratzatik mahaira izeneko esperientzia landuko dugu, lehenengo Dolores bere lursailean bisitatu eta sasoiko produktuen inguruko azalpenak jaso ondoren, sukaldean han jasotako barazkiekin plater pare bat prestatzeko”, azaldu du Txemi Artolak.
Hondarribiko kasuan, Gorka Irisarrik aazaldu du “asteazkenetako baserritarren azokara bisita egin, produktuak ezagutu, aukeratu eta erosi ondoren, Danontzateko sukaldean bi edo hiru pintxo” prestatu ahal izango dituztela parte-hartzaileek Azoka eta sukalde asteazkenakizenekotan.
Helburua, bi esperientzia hauen bitartez “eskualdeko produktuen kalitatea eta ekoizleek egiten duten lanari, zein sukaldariek produktu hauen alde egiten duten apustuari bere balioa ematea” dela esan du, bere aldetik, Juan Maria Altunak, Bidasoa Bizirik agentziako presidenteordeak. Hauez gain, “datorren urtera begira antzeko ekimenak” prestatzen ari direla gaineratu du Miguel Angel Páezek.
DATAK ETA IZEN-EMATEAK Amona Kattalineko esperientzia turistiko gastronomikoa abenduaren 9an eta 16an 16.00tatik 19.00tara eta abenduaren 15ean 10.00etatik 13.00era egingo da eta 25 euroko prezioa du, txanda bakoitzeko zortzi parte-hartzailerekin. Hondarribiko Danontzat Gastrotekako esperientziak 19 euro kostatzen du eta abenduaren 10ean eta 17an egingo da,txanda bakoitzeko hamabi lagunekin gehienez.
Izena emateko, www.sansebastianreservas.com webgunera jo ahal dute interesatuek.

No hay comentarios: