2020-2023ko Aurrekontu Orokorren Deialdia onartu berri dute gaur. Horren arabera, 2,4 milioi euroko diru laguntzak banatuko dituzte norbanako, elkarte eta entitateen artean.
2020-2023ko Aurrekontu Orokorren Deialdia onartu berri dute gaur. Horren arabera, 2,4 milioi euroko diru laguntzak banatuko dituzte norbanako, elkarte eta entitateen artean, Jose Antonio Santanok zehaztu duenez. «Publikoaren unea da oraingoa. Horrelako krisi baten aurrean alde, alde batetik, pandemiaren kontrako borroka dugu, eta bestetik, hiriaren berreskuratzea», adierazi du.
Orotara, 2.442.684 euroko aurrekontua onartu dute, eta ondorengo esparruetara bideratuko dituzte: hezkuntza, kultur ekitaldiak, auzo elkarteak, herriko komertzioentzako plan estrategiko bat egiteko eta euskararen promoziorako. Irailaren bigarren hamabostaldira arte luzatu dute eskaerak egiteko epea.
Deialdi honetan ere, 1.500.000 euroko aurrekontua onartu dute eskuragarritasun (dutxa bainuontzi batengatik aldatzeko) eta efizientzia energetikoaren (galdara edo leihoak aldatzeko) gaietan inbertitzeko amoz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario