Bi eskuetan zituen zauriak sendatuta, polizia etxera eraman zuten atxilotua, eta epailearen aurrera, ondoren. Anbulatorioan kalteak eragitea eta hiru langileak mehatxatzea egotzi diote.
32 urteko gizona atxilotu zuen Ertzaintzak larunbat goizaldean Irungo hiriguneko anbulatorio batean kalteak eragin eta bertako langileak mehatxatzeagatik. 05:00ak inguruan izan zen gertakaria. Segurtasun Sailaren informazioaren arabera, Ertzaintzak dei bat jaso zuen gizon bat anbulatoriora indarrez sartzen saiatzen ari zela esanez, sarrerako kristalezko atea puskatzen ari zela jakinarazi zuen, gainera.
Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu eta egiaztatu zuten atea apurtuta zegoela eta odol arrastoak zituela. Harreran, eskuak odoleztatuta zituen gizona aurkitu zuten ordenagailuak, telefonoak, inprimagailuak eta paperak lurrera botatzen. Gizona atxilotu egin zuten.
Iturri horien arabera, atxilotzeko unean, gelka batetik une hartan guardia egiten ari ziren zentroko hiru langile irten ziren: medikua, erizaina eta zeladore bat.
Bi eskuetan zituen zauriak sendatuta, polizia etxera eraman zuten atxilotua, eta epailearen aurrera, ondoren. Anbulatorioan kalteak eragitea eta hiru langileak mehatxatzea egotzi diote.
No hay comentarios:
Publicar un comentario