Bi hilabete eta erdiko lanen ostean, berriro zabaldu dute parkea. "Auzoarekin genuen konpromisoa, hobekuntza behar zuen eremuak eta auzo elkarteak, jolas gunean eragitea eskatu zigun", esan du Labordak.
Zabaldu dute Pinarreko parkea. Obretako delegatua den Cristina Labordak gaur bisitatu bertatik bertara haurren jolasgunean egiten ari diren hobekuntza lanak. Bi hilabete eta erdiko lanen ostean, berriro zabaldu dute parkea. “Auzoarekin genuen konpromisoa, hobekuntza behar zuen eremuak eta auzo elkarteak, jolas gunean eragitea eskatu zigun”, esan du Labordak.
800 metro kuadroko azalera du jolas guneak. Lanen bidez, erabat berritu dute eremua, baita argiztapena ere. Halaber, joko inklusiboen eremua sortu du bertan udalak haurren interakzioa eta elkarbizitza sustatzeko. Halako elementuak txertatu dituzten hirugarren haur parkea da, Pinarrekoa, Oinairre eta Nagore Lafagge parkeen ostean.
Udalak 178.480,29 euroko inbertsioa egin du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario