miércoles, 20 de noviembre de 2019

Beñat Olearen fantasia beldurgarria, CBAn

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 19 de Noviembre de 2019.

Beñat Olearen fantasia beldurgarria, CBAn

Beñat Olea sortzaile gaztearen beldurrezko ilustrazioak ikus daitezke hilaren 30era arte Irungo CBA udal liburutegiko hormetan.
Hilaren 30era arte ikus daitezke Beñat Olearen lanak.
Carlos Blanco Aginaga (CBA) Udal Liburutegiak erakusketa berria jaso du. Beñat Olearen ilustrazioekin beldurrez apaindu dituzte bertako hormak. Hilaren 30era arte egongo dira jarrita sortzaile gaztearen lanak Irungo kultura azpiegituran. Ajuar funerario. El comic. izenekoa da mostra.
Olearen lan horiek Ajuar funerario izeneko argitalpenean argitaratutakoak dira batez ere; bestelako lanak ere daude eskegita CBAn: bozetoetatik hasi, azken emaitzetaraino, hildakoen edo munstroen irudiak gailentzen direlarik. Fernando Lewasaki beldurrezko genero idazlearen gaineko lana da Ajuar funerario, Imanol Ortizen testuak dituena eta Olearen ilustrazioekin. Idazle horri, eta oro har, beldurrezko literaturaren generoari egindako omenaldia da.
Erakusketa aurkezteko gaur egin duten agerraldian, Juncal Izagirre Kultura ordezkariak esan du Donostiako Beldurrezko Zinemaldiarekin elkarlanean sortutako ideia dela erakusketa Irunera ekartzearena, “jakitun gara genero honek jarraitzaile asko dituela hirian”, esan du. Jorge Madejon da komisarioa, eta harekin eta Kultura ordezkariarekin batera, Donostiako zinema jardunaldietako zuzendari Josemi Beltran izan da agerraldian.
Arte Ederretan lizentziaduna da Beñat Olea. Bartzelonan du bizitoki, han diseinatzaile grafiko eta freelance erako ilustratzaile lanak egiten dituelarik. Hark egindakoak nazioarteko hainbat argitalpenetan azaldu dira (ImagineFX, Graffito Books, Lisbon Labs…), eta hainbat erakusketa kolektibotarako er egin du ekarpenak, besteak beste Bartzelonan eta Londresen egin direnak. Haurrentzako ipuinak ere ilustratzen ditu, eta besteren artean, CrystaizerGames indie bideo joko estudioaren zuzendari artistiko izandakoa da.

No hay comentarios: