jueves, 15 de febrero de 2018

Ficoba Erakustazokak aro Gozoa Bizi du

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 14 de Febrero de 2018.

FICOBA ERAKUSTAZOKAK ARO GOZOA BIZI DU

2017an, bisitarietan, azoka kopuruan eta fakturazioan gora egin du Irungo azpiegiturak
ficoba
Gaur eman dituzte 2017ko datuak Ficobako patronatuko kideek.
Ficoba gora doa. Azoken eta bestelako ekitaldien kopurua hazi delako, errekor urtea izan da 2017a Ficoba erakustazokan. Iaz izan ziren 19 azokei esker (2016an 12), 158.389 bisitari izan zituen erakustazokak, errekorrera iritsiz. 2016arekin alderatuz, adibidez, %14an hazi zen bisitarien kopurua. Horrek guztiak fakturazioan eragin baikorra izan du, %17,5 hazi delarik azken urtean, 1.800.000 euroraino iritsiz. Hala, ustiapen superabita lortu du azpiegiturak zortzigarren urtez jarraian, 106.000 eurokoa. Datu bat: 2006an, 81 ekitaldi egin ziren Ficoban, 76.000 bisitari pasatxorekin; iaz, 235 ekitaldi egin ziren, ia 160.000 bisitarira helduz.
Datuok baikor izateko aukera ematen dute, eta Ficoban pozik daude, nola bestela. Aro gozoa bizi du erakustazokak. Baina 2017ko jarduera ez da soilik azoketara mugatu, izan ere, bertan egindako ekitaldien artetik %59 bilerak izan zirelako, %33 bestelako ekitaldiak, eta %8 azokak. Horrek baliabidearen balioaniztasunaren berri ematen du.
Bertan egiten direnek inpaktua dute herrialdean. Hala, LKSk egindako ikerketa baten arabera, Ficobak urteko 28 milioi euroko balio ekonomikoa sortzen du (Gipuzkoako barne produktu gordinaren %0,02), 13 milioi inguruko errenta, eta 4,5 milioiko diru bilketa. Alde sozialari begira ere datuak onak dira: gipuzkoarren %63,2k ezagutzen du Ficoba, eta haietako gehienen ustez, irudi positiboa transmititzen du. “Proiektu ezaguna eta estimatua da lurraldean”, adierazi dute erakustazokaren arduradunek.
Aurrera begira
2018an, joandako urtearen datuak hobetu nahi dituzte. Eta horretarako baliabideak badituzte jada. Bi azoka berri iragarri dituzte: azaroan egingo den Go Mobility-n (Etorkizuneko Mugikortasun Iraunkorreko Europa Hegoaldeko Azoka Industriala) elektro-mugikortasunaren sektoreko 1.500 profesional biltzea espero dute.
Publiko zabalarentzako azoka izango da Euskadi Tatoo Convention, martxoaren 9tik 11ra, tatuajeen sektoreko inguruko azokarik handiena izateko jaio dena, nazioarteko partaidetzarekin.
Eta martxoan 17an, kontzertu handi bat Luis Mariano Lirika Elkartearen eskutik: 1.500 musikazale bildu nahi dituzte Aida operarekin gozatzera.
Azoka eta ekitaldi klasikoak ere izango dira Ficoban. Hemen horien zerrenda laburra:

No hay comentarios: