Irungo alkateak Javier Agirre zoriondu du
Larunbatean Goya saria irabazi zuen
José Antonio Santano alkateak Javier Agirre irundarra zoriondu du, joan den larunbatean Goya sari bat irabazi baitzuen: argazki zuzendari onenarena, Handia filmean egindako lanari esker.
“Javierrek saria hartzean esandako hitzek hunkitu egin gaituzte. Irunen izena kulturarekin eta sari hauekin lotuta entzutea harrotasun iturri da hiriarentzat”, nabarmendu du alkateak. “Javierren arrakasta Handia filmaren arrakasta ere bada, eta oso pozik gaude filmak lortu duenagatik, dagoeneko erreferentea baita euskal zinemaren barruan”.
Handia, garaile Goya sarietan
Javier Agirrerena Handia filmak irabazi zituen hamar sarietako bat da. Izan ere, Zinema Akademiak sari hauek ere eman zizkion filmari: jatorrizko gidoi onenarena, aktore berri onenarena, produkzio zuzendaritza onenarena, jatorrizko musika onenarena, muntaketa onenarena, zuzendari artistiko onenarena, jantzi diseinu onenarena, efektu berezi onenena eta ile apainketa eta makillaje onenarena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario