miércoles, 26 de septiembre de 2018

Bilduk kreditu aldaketaren proposamenak «ideia berrien gabezia» agerian uzten duela uste du

Noticia publicada en Diario Vasco,el miércoles día 26 de Septiembre de 2018.

Bilduk kreditu aldaketaren proposamenak «ideia berrien gabezia» agerian uzten duela uste du

M.A.I. IRUN.
EH Bildu udal taldeak «sei hilabeteko atzerapena» leporatu zion Udal Gobernuari astelehenean Ogasun ordezkariak, Miguel Ángel Páezek, aurkeztutako kreditu aldaketaren harira. Koalizio abertzaleak Udal Gobernuak proposamena «apirilerako aurkeztu behar zuela» ulertzen du, eta «maiatzean, aldeko gehiengorik ziurtatu ezinik» ez zuela, «erantzukizunez jokatu» eta «hiru miloi euro kajoi batean sartu era gordeta» utzi zituela, «gehiengoak lortzeko duen gaitasun eza agerian utziz».
Gainera, Páezek aurkeztutako proposamena «egunerokotasuna kudeatzera mugatzen da. Izan ere, zatirik handiena aurrekontu orokorrak jaso beharko zituena jasotzen du. Puntu honetan», zioen Bilduk, «Gobernuaren kudeatzeko gaitasun eza nabarmendu nahi dugu». Horren inguruan ere «egunerokotasuna kudeatzera mugatzeak ideia eta proiektu berrien gabezia agerian uzten» duela gehitu zuen. «Honez gain, ez die herritarren beharrei erantzuten».
«Gobernatzeko era eta herri eredu baten aldeko apostua», berretsi zuen EH Bilduk. Bestalde, udal taldeak kreditu aldaketaren inguruan bere «proposamenak egingo dituela» eta «ezberdinen arteko adostasuna» bilatuko duela aipatu zuen.

No hay comentarios: