COVID-19agatik infektatu berri bat Hondarribian. Azken egunetan Hondarribian hiru kasu berri atzeman dira, eta lau Irunen.
Azken egunetan gora egiten ari da koronabirusagatik infektatuen kopurua Bidasoan. Osasun Sailak atzo jasotako datuen arabera, Hondarribian COVID-19agatik gaixotu den pertsona bat gehiago dago. Uztailaren 8tik atzora arte, hiru infektatu berri daude Hondarribian, eta lau Irunen.
Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostena jaisteko, joan ondoko estekara (PDF artxiboa da): Koronabirusaren gaineko eraginaren Osasun Sailaren txostena, 2020ko uztailaren 15ekoa.
Orotara, COVID-19agatik gaixotu direnen kopuru metatua honakoa da Irunen eta Hondarribian, birusaren eraginaren datuak daudenetik (Osasun Sailak emandako datuak dira):
- Irun: 252
- Hondarribia: 52
No hay comentarios:
Publicar un comentario