jueves, 16 de julio de 2020

Kontzientziazio kanpaina bat egitea proposatu du EAJk

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el miércoles día 15 de Julio de 2020.

Kontzientziazio kanpaina bat egitea proposatu du EAJk

COVID 19ak uda honetan izan ditzakeen eraginei aurre egiteko kanpaina bat egitea proposatu diote udal gobernuari, «hiritarrak kontzientziatzeko, prebenitzeko eta sentsibilizatzeko».
Xabier Iridoy, EAJ taldeko bozeramailea.
COVID 19ak uda honetan izan ditzakeen eraginak kontuan hartuta, Irungo Udalari eta Jose Antonio Santano alkateari zuzendutako eskaera bat erregistratu berri du EAJ taldeak. «Hiritarrak kontzientziatzeko, prebenitzeko eta sentsibilizatzeko kanpaina bat abian jar dadin eskatu dugu», esan du Xabier Iridoy bozeramaileak.
Sanmartzialetan emandako masifikazioak gogoratu dituzte jeltzaleek, eta saihestu ez izana leporatu diote beste behin udal gobernuari. Horregatik, neurri zehatza hartzeko garrantzia nabarmendu du EAJk. «Egoera hura ezin da berriro gertatu», erantsi dute.
Kanpaina kaleetan eta sare sozialetan egiteko proposamena egin dute, eta ondorengo neurriak kontuan hartuko lituzke kanpaina horrek: posta bidezko informazio banaketa orokor bat, distantzia mantentzea oso zaila den eremuetan informazio panel zabala eta esparru itxietan maskarak erabiltzearen gaineko tamaina handiko informazio kartelak, besteak beste.

No hay comentarios: