martes, 16 de enero de 2024

Bertan behera utzi dituzte Ara Malikian biolin jolearen kontzertuak

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 16 de Enero de 2024.

Bertan behera utzi dituzte Ara Malikian biolin jolearen kontzertuak

Osasun arazoengatik ezingo du jo Malikianek ostiral honetarako hitzartuta zituen bi kontzertuetan. Aurrerago egitea aurreikusi dute.

Anton Corbijn

Hilaren 19an zen Amaia KZn jotzekoa zen Ara Malikian biolin jolea baina artistak bertan behera utzi behar izan ditu aste honetako emanaldiak osasun arazoak medio. Horren berri eman zuen atzo Irungo Udalak.

Ara Malikianen taldeak “zoritxarreko iragarpena” deitoratu duela jakinarazi du udalak eta barkamena ere eskatu dute musikariek eragindako eragozpenengatik. Halaber, sarreren dirua egun hauetan itzuliko dutela azaldu dute eta aurrerago kontzertua egiteko asmoarekin, kontzertuak berriro programatzen ari direla baieztatu dute.

No hay comentarios: