martes, 16 de enero de 2024

Xanin Olagibel boxeo eta zinema izar irundarraren erakusketa

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 16 de Enero de 2024.

Xanin Olagibel boxeo eta zinema izar irundarraren erakusketa

Hilaren 19tik martxoaren 31 bitarte egongo da ikusgai Amaia KZn boxeolari eta aktore irundarrari buruzko erakusketa biografikoa. Bisita gidatuak aurreikusi dituzte.

Xanin Olagibel irundarrak hemezortzi urterekin Irun utzi eta boxeo izar izateko bideari ekin zion . Baita lortu ere: Ipar Amerikara iritsi zen eta boxeoan ez ezik, Hollywoodeko estudioetan ere bidea egin zuen. Guztira 50 filmetan parte hartu zuen bai atzerrian bai etxera itzuli zenean.

Orain, Irungo Udalak erakusketa bat antolatu du Olagibelen bizitza gehiago erakusteko asmoz Amaia KZn: Ringetik Hollywoodera. Xanin Olagibel irundar ibiltaria. Ostiral honetan (hilak 19) irekiko da eta martxoaren 31n bukatu. Gurutz Albisu, zinema historian aditua izan da erakusketa dokumentatzeko arduraduna, eta bisita gidatuak ere egingo ditu. Unean unean emango dute horren berri.

Erakusketa

Erakusketa biografikoa da eta Olagibelen bizitza profesionala jaso dute. Lehen zatian, haren bizitzaren errepaso sakona egin dute, eta gero zehazkiago landu dute boxeoan zein borroka librean izandako ibilbidea. Ardatz nagusian, berriz, aktore gisa egindako lana ikus daiteke. Bide horretan, zinemaren historiako zuzendari eta antzezle ospetsu askorekin egin zuen lan.

Argazkiak, borrokaldien programak, kartelak, fotokromoak, publizitate gidak, esku programak, egunkari eta aldizkarien azalak eta No-Doko irudiak dira erabili dituzten errekurtsoak, besteak beste.

No hay comentarios: