martes, 16 de enero de 2024

EAJ "pozik" da Azken Portuko azken etxearen eraistea gertu delako

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes  día 16 de Enero de 2024.

EAJ "pozik" da Azken Portuko azken etxearen eraistea gertu delako

Eraikina erosteko akordioa lortzear daudela dio EAJk eta hurrengo urratsa hura eraistea izango da. Ondoren, espaloi bat egingo dute.

Irungo EAJ “pozik” ageri da Juan Thalamas Labandibar kalean zutik geratzen den eraikin bakarra eskuratzeko eta erosteko akordioa lortzar daudela jakiteak. Baieztapena Hirigintza Batzordetik eman diete.

Urteetako atzerapenarekin datorrela berria azaldu dute, “etxebizitza honek orain urteak egon behar zuen eraitsita, bide hori behar bezala egokitzeko eta osatzeko” gogoratu dute jeltzaleek. Udala ematera doan urratsa “aspalditik” espero zutela diote eta “etengabe” aritu direla horretan lanean. Orain,”gogobeteta” sentitzen direla diote.

Eraikina erosi ondorengo asmoa, eraisketari ekitea da eta espaloi bat egitea. 
Azken Porturen eremu honen antolamendua izango denaren amaieraren hasiera dela oraingoa adierazi dute, “funtsezko jarduera Bidasoa herritarrengana hurbiltzeko eta horrela haren ertzaz gozatzeko aukera edukitzeko”.

EAJk Bidasoa ibaiaren ertza “aprobetxatzearen, babestearen eta goraipatzearen” aldeko apustua egin du, oso gune natural “sentibera eta preziatua”delakoan, historia handikoa eta hiriaren sarreretako batetik gertu dagoena.

Azkenik, azpimarran jarri dute irundarren hiriari eta etorkizunari buruzko planteamendu bat eskatzen dutela, “ikuspegi orokor bat”, Bidasoa ibaia hirian integratzen.



No hay comentarios: