martes, 16 de enero de 2024

Hitzordua dute aste honetan zinema eta itsasoa maite dutenek

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 16 de Enero de 2024.

Hitzordua dute aste honetan zinema eta itsasoa maite dutenek

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren baitan egunero doako proiekzioak eskainiko dituzte Amaia KZn, bihartik ostiralera bitartean.

Aste honetan hasi eta bukatuko da 40. Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, hau da, hilaren 17tik 19ra egingo da eta Donostian egoitza nagusia den arren, Irunen ere izango du lekua. Hartara, urpeko zinemako proiekzioak eskainiko dituzte egunero, doan, Amaia KZn.

Aurtengo programan 2 dokumental eta 24 film labur emango dira, eta gai ezberdinak landuko dituzte, hala nola, koralezko arrezifeen kontserbazioa, Mediterraneoko espezie inbaditzaileen mehatxua eta bizitza modernoan estresak duen eragina.

Aurtengo programaren barruan, udalak nabarmendu egin du Xabi Urresti irundarrak parte hartuko duela Hiru Itsasargi film ertainaren egilea delako. Tokiko piezez gain, aurtengo programan hainbat leku agertuko dira, esaterako, Maldivak, Peter Loesekeren Mantas in the Night lanarekin; Kenya, Beneath The Blue Watamu. Turtle Reef  lanarekin, Shazaad Kasmaniren eskutik, eta Filipinas, Alfred Schaschl-en The Magic Triangle lanarekin.

Proiekzioetara joan nahi duenak Amaia KZren orrialdearen bidez eskuratu ahal izango ditu gonbidapenak. Luis Marianoko turismo-bulegoan ere bai, bertara joanda, eta Amaia KZko txarteldegian, emanaldia baino ordubete lehenagotik hasita, baldin eta lekurik geratzen bada. Kontsultatu Irungo festibalaren programazio osoa.

No hay comentarios: