Gizateak Gizarteratze enpresen II . Azokan parte hartzen du
GAUR GOIZEAN IRUNGO FICOBA AZOKA-BARRUTIAN, GIZARTERATZE ENPRESEN II. AZOKARI (INSERCIONA) HASIERA EMAN ZAIE
GIZARTERATZE ENPRESEN SEKTOREAK 2012 URTEAN KRISIA GAINDITU DU 83
MILIOI BAINO GEHIAGOKO DIRU-SARRERAK IZANEZ ETA 4.500 PERTSONA BAINO
GEHIAGORAKO LANPOSTUAK MANTENDUZ
MILIOI BAINO GEHIAGOKO DIRU-SARRERAK IZANEZ ETA 4.500 PERTSONA BAINO
GEHIAGORAKO LANPOSTUAK MANTENDUZ
GIZARTERATZE ENPRESEN II. AZOKAren (INSERCIONA) hasiera ematea
izan da gaur FICOBAN. Bertan parte hartu dute Miguel Ángel García Martínez-ek, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioko Ekonomia Sozial, EES eta Autonomoen Zuzendari Nagusia; Salomé Adroher-ek, Osasun, Gizarte-Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Familia eta Haurtzaroaren Zuzendari Nagusia; Adolfo Alustiza-k, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Nagusia; Marc Simó-k, “La Caixa” Fundazioaren Gizarteratze saileko Zuzendaria; José Antonio Santano-k, Irungo Alkatea; Nieves Ramos-ek, FAEDEIko presidentea eta Jon Igartua-k, Gizateako presidentea.

Urtarrilaren 31an eta otsailaren 1ean, INSERCIONAk, 200 gizarteratze enpresa eta erakunde laguntzailetik gorako partaidetza edukiko du.Lan merkatu arruntean sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako bakarkako laneratze ibilbideak garatzen dituzte gizarteratze enpresek.
Ibilbide hauek prestakuntza eta lan ordaindua bateratzen dute. Honela, gizarteratze enpresek, ekonomia sozial eta solidarioaren enpresen potentziala adierazten dute, gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratzearen aldeko ekonomikoki eraginkorra eta errentagarria den alternatiba bezala.
FAEDEI, estatu mailako gizarteratze enpresen ordezkari bakarra da. Hauen artean, 4.500 pertsona baino gehiagori enplegua ematen diete eta urtero 83 milioi eurotik gorako diru-sarrerak dituzte, gehien bat produktu eta zerbitzuen salmentatik (%75) eta diru-laguntza publikoetatik (20%) datozelarik. Gizarteratze enpresen bezero-zorroa %73 batean bezero pribatuez (enpresak, erakunde pribatuak eta partikularrak) osotuta dago eta %27 batean administrazio eta sektore publikoaz.
ERI SARI ETA EGIAZTAGIRIAK (GIZARTERATZEAREKIN ARDURATSUA DEN ENPRESA)
INSERCIONAko jarduera nabarmenetako bat ERI sarien (Gizarteratzearekin arduratsua den enpresa) lehenengo ematea eta ERI egiaztagirien aurkezpena izango da. FAEDEIk bultzatutako zigilu hau egiaztagiri pribatu bat da, zeinek laneratzearekin sozialki arduratsuak diren enpresa pribatu edota administrazio publikoak bereizten dituen.
ERAKUSKETA GUNEA, TAILERRAK ETA SEKTORE-TOPAKETAK
ERAKUSKETA GUNEA, TAILERRAK ETA SEKTORE-TOPAKETAK
INSERCIONAk, GIZARTERATZE ENPRESEN II. AZOKA, FICOBAko bi pabilillo betetzen dituen erakusketa gune bat edukiko du, zeinetan gizarteratze enpresen produktu eta zerbitzuak ezagutaraziko diren, bai administrazioei zein enpresa pribatuei. Azokaren eskaintza tailer praktikoekin osotzen da, finantza-kudeaketa zein enplegu-hobi berriak barneratzen dutelarik, eta enpresa-sektore ezberdinen topaketekin: ingurune-kudeaketa; teknologia berriak; aisia eta kultura; eraikuntza eta berriztatzeak; garbiketa eta mantentzea; ostalaritza eta zerbitzuak.
GIZARTERATZE ENPRESAK EUSKADIN
Gizatea, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea, 47 gizarteratze enpresa taldekatzen ditu (Estatu osoko %25a). Enpresa hauetan 1.300 pertsona lan egiten dute zeinetatik 700, bazterketa arriskuan edo egoeran zeuden langabetuak ziren. 29,5 milioi euroko diru-sarrerak dituzte, gehien bat produktu eta zerbitzuen salmentatik
(%70) eta diru-laguntza publikoetatik (30%) datozelarik. Bezerozorroari dagokionez, %80tik gora bezero pribatuez (enpresak, erakunde pribatuak eta partikularrak) osotuta dago. Historikoki, Euskal Autonomi Erkidegoa gizarteratze enpresen sustapenean aitzindari izan da, bai gizarte-erakundeetatik zein Eusko Jaurlaritzatik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario