jueves, 5 de diciembre de 2013

Bilduk Euskararen Egunaren balorazio «positiboa» egin du

Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa, el jueves día 5 de Diciembre de 2013.


IRUN

Bilduk Euskararen Egunaren balorazio «positiboa» egin du

Udal Gobernuari hitzak praktikan jartzeko eskatu dio eta PP-ri «hipokresia» leporatzen dio, besteak beste, Lomce dela eta 

05.12.13 - 00:11 - 





Irungo Bildu Udal Taldeak, abenduaren 3an ospatutako Nazioarteko Euskararen Egunaren inguruan hirian antolatutako ekimenei eta Irungo Udalak argitaratu zuen adierazpen instituzionalari «balorazio positiboa» egin dio.
Herenegun gertatutakoaren inguruan, «ehunka pertsonek parte hartu zutela» nabarmendu zuen Bilduk atzo eta «irundar guztiak zoriondu nahi izan» zituen horregatik. Adierazpenari dagokionez, «'intentzio' hutsez osatuta zegoen testu bat», bere ekarpenekin «'konpromiso' ezberdinekin osatzea» lortu zutela esan zuten, «talde ezberdinekin eztabaidatzen eta adosten. Gure proposamenak jaso zuten babesa goraipatzekoa dela uste dugu eta eskertu egiten dugu talde ezberdinen jarrera positibo eta eraikitzailea».
Kritikak
Hala ere, Bilduren balorazioan ez dira kritikak falta, bai Udal Gobernuari baita Udal Talde Popularrari ere -Adierazpen Instituzionala sinatu ez zuen udal talde bakarra-.
Udal Gobernuari, «dituen inten-tzio, borondate eta konpromisoak ekintzetan bihurtzeko aukera eta beharra» baduela esan nahi izan zion, izan ere «hitzek gauza bat dioten bitartean, ekintzek beste zerbait ematen dute ulertzera». Adibide gisa jarri zuten «2014. urterako aurrekontuen proiektuaren proposamena gaztelania hutsean datorrela euskara arloa izan ezik».
PPri, nahiz eta euskara maitatzen dutela esan, «euskararen aldeko konpromisoak ez dituztela maite» leporatzen dio. Bere adierazpenetan, popularrek, euskara politiken inguruan dagoen «hipokresia» salatu zuen eta Bilduren ustetan, «hipokresia hori, inori leporatzerik bada, PP berari da. Euskara maitatzen duela esan bai, baina euskeraren normalizazioa baldintzatuko duen legalitatea defendetzen du. Bere konpromisoa Lomce legean ikusten da, hizkuntzak hiru mailatan sailkatuz: gaztelania lehenengoan, ingelesa bigarrenean eta euskara 'besteak' izena duen hirugarrenean».

No hay comentarios: