Noticia publicada en Diario de Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 8 de Abril de 2017.
Irunen ere, galdeketa helburu 2018rako
300 LAGUNEK ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE SINATUTAKO MANIFESTUAREN ILDOTIK, HARTU HITZA IRUN ELKARTEA SORTU DA
XABIER SAGARZAZUREN ERREPORTAJEA ETA ARGAZKIA - Sábado, 8 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:14h
Duela urtebete eta Gure Esku Dagok egindako deialdiari erantzunez, 300dik gora irundar pertsonalitatek erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena sinatu eta luzatu zuten. Ordutik hona, lanean aritu da talde bat, atzo bere aurkezpena egin zuen Hartu Hitza Irun elkartea sortzeko.
Elkarte honen helburua, “jatorri, ideia eta sentsibilitate desberdin eta anitzetako irundarrak elkartu, eztabaidarako proposamena luzatu eta 2018an Irunen ere erabaki-tzeko eskubidea gauzatuko duen herri-galdeketa egitea” dela esan zuen atzo elkarte honetako presidente den Elena Berazadik.
Elkarteak bere burua aurkeztu, proiektua gizarteratu, galdera definitu eta 4.000 sinadura biltzea izango ditu erronka
Berazadik berak eta Hartu Hitza Irunen presidenteorde Martxel Telletxeak eta elkarte bereko kide Itziar Gomezek eta Aitor Irastorza, “datorren urtean galdeta hori egitera eraman nahi duen bideko erronkak” azaldu zituzten.
EZAGUTU ETA GIZARTERATU“Estatuak idatzi, elkartea sortu eta lan taldeak martxan jarri ostean, lehenengo lan nagusia Hartu Hitza Irun eta bere helburuak hiriko eragile, alderdi politiko eta elkarteen aurrean aurkeztea izango da, eta bigarrena, eta funtsezkoa, Irunen ere erabakitzeko eskubidea galdeketan gauzatzea posible dela gizarteratzea, proiektua irundarrei gerturatu eta bertan parte hartu, eztabaidatu eta proposamenak egitera animatzea”, esan zuen Elena Berazadik.
Horiekin batera, “galdeketa horretan egingo den galdera definitzea, galdeketa bera egiteko beharko 4.000 sinadurak biltzea eta nola ez, prozesu demokratiko horren beraren antolaketa eta azpiegitura guztia prestatzea” izango dira helburuak, “ahalik eta irundar gehienen laguntza eta ekarpenekin”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario