viernes, 16 de febrero de 2018

Carmen Mauraren ibilbide Artistikoa, Erakusketa batean

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 15 de Febrero de 2018.

CARMEN MAURAREN IBILBIDE ARTISTIKOA, ERAKUSKETA BATEAN


Dena prest dute Menchu Gal aretoan.
Bihartik (hilak 16) maiatzaren 6ra bitarte, Madrilgo Carmen Maura artistaren ibilbide artistiko guztia ikusteko aukera izango da Irungo Menchu Gal aretoan. Gaur aurkeztu dute erakusketa Jose Antonio Santano alkateak, Kultura ordezkari Juncal Eizagirre eta erakusketako komisario Santiago Noain eta Carmen Maura protagonistarekin batera.
‘Lana 1975-2017’ titulupean izendatu dute erakusketa. Guztira, 60 lan baino gehiago jarriko dituzte ikusgai, 1975etik gaur bitarte sortutakoak. Errealismoa da Maurak gehien erabili duen teknika, baina askotariko lanak egin ditu azken berrogei urte luzeetan. Bihar egingo dute inaugurazio ofiziala, 19:00etan. Ordutik, ostiral eta larunbatetan (18:00etatik 21:00etara) eta igande eta jaiegunetan (11:30tatik 13:30tara), ateak zabalduko dituzte
Gaurko aurkezpenaren irudia.

No hay comentarios: