miércoles, 25 de abril de 2018

Irungo Merkataritzan aro berria ireki dute gaur

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 24 de Abril de 2018.

IRUNGO MERKATARITZAN ARO BERRIA IREKI DUTE GAUR


merkataritza.mahaia

Merkataritza Mahaiaren partaideak, gaur.
Gaur, lehen aldiz, Irungo Merkataritza Mahaia bildu egin da, Ficoban. Lan mahaia da, tokiko komertzioa ezagutarazi eta promozionatzeko. Bertako kide, honakoak: Bidasoa Bizirik, Irungo Udala, Ficoba, Bidashop eta Mugan merkatari elkarteak, Mendibil Merkataritza Parkea, Gipuzkoako Merkatarien Elkartea, eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbera.
Gaurko lehen bilkuran, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendari Juan Emilio Andrades ere izan da. Beraz, agente publiko eta pribatuek bat egin dute tokiko merkataritzari bultzada emateko asmoz. Irun Ekintzan egitasmoaren barruan sartuko dira mahaiaren barruko egitasmoak; Irunen garapen ekonomikorako eta enplegurako ituna bilduta dago Irun Ekintzan-en barruan.
Helburu asko izango ditu mahaiak. Lehena, gaurko agerraldian adierazi dutenez, hiriko merkatariei formazio aukerak ematea da, eta inbertsioen gaineko nahiz profesionalizazioaren inguruko urratsak ematea, betiere, lehiakortasunean irabazte aldera. Hori, Miguel Angel Paez udaleko Hiri Bultzada zinegotziak adierazi duenez, “Donostia-Baiona eurohiriaren barruan dugun lekua indartzeko baliagarri izango da. Finean, guk merkataritza urbanoa indartzeko hautua egin dugu, periferian dauden bestelako merkataritza guneen aurrean”.
Lehengo bilkura honen erabakietako batzuk, honakoak: tokiko merkataritzaren behategia sortzea, Irungo merkataritza sektorearen informazioa biltzeko; Merkataritza Biziberritzeko Plan berria egitea; edo komertzioen posizionamendua indartzeko ekintzak garatzea, hala nola, teknologia berrietan trebatzea, edo frantses eskolak jasotzea.

No hay comentarios: