2019ko Solas Jolas programaren
lehen pausuak
Solas Jolaserako aurreinskripzioa egiteko epea martxoan irekiko da
Irungo Udalaren Euskara arloak Solas Jolas programa aurkeztu du aste honetan. Programa honen helburu nagusia da haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta hizkuntzarekiko haurraren jarrera hobetzea.
“Solas Jolas udalekuen helburua da hezkuntza erabilera sustatzea eta hizkuntzarekiko haurren jarrera hobetzea” adierazi du Monica Martinez Euskara ordezkariak. “Ekimen honi esker, haurrek euskara modu naturalean eta entretenigarrian praktikatzeko aukera dute”.
Udalekuen datak: uztailak 2-30, abuztuak 5-30, 9:00etatik 13:00etara.
Parte hartu dezaketenak
Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo eta laugarren maila bitarteko haurrak (2014 eta 2009 artean jaiotakoak). Horietaz gain, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako dibertsitate funtzionala duten haurrek ere parte hartu dezakete, betiere 12 urteko adin-mugarekin.
Aurre-izenemate eta erreklamazio epea
Solas Jolas 2019 udalekuan parte hartzeko aurre-izenematea martxoaren 4tik 15era izango da. Aurre-izenematea bide hauek erabiliz egingo da: www.irun.org web orriaren bitartez, HAZeko autozerbitzu terminaletan egunero 8:00etatik 22:00etara, edo 010/ 943 50 51 52 telefonora deituta astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara.
Aurre-izenematea egitean, programan parte hartu nahi duen haurraren datu hauek emango dira: izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, harremanetarako telefonoak, aukeratutako txanda (uztaila, abuztua edo biak), ikasten ari den ikastetxearen izena, maila eta eredua, eta Solas Jolaserako aukeratutako ikastetxea/ak. Horretaz gain, haurrak dibertsitate funtzionala duen ala familiak DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) kobratzen duen zehaztu beharko dute, izan ere, DBE kobratzen duten familiei %75eko deskontua egingo zaie prezioan.
Uztaileko txanda parte hartu nahi duenak esan beharko du errepeska markatu nahi duen ala ez. Errepeska aukeratzen bada, interesatua prest dago edozein ikastetxetara joateko.
Zozketari begira, familia unitateko kide batek baino gehiagok parte hartzekotan, esan beharko dute bakarka edo denak elkarrekin egin nahi duten aurre-izenematea.
Zozketa eta behin betiko izenematea
Zozketarako onartutakoen behin-behineko zerrenda www.irun.org webgunean jarriko da apirilaren 1ean. Horretaz gain, 010/943 50 51 52 telefonora deituta ere kontsultatu ahal izango da. Esan beharra dago garrantzitsua dela zerrendak kontsultatzea eta akatsen bat izanez gero, horren berri ematea Euskara arloari.
Plazak apirilaren 15ean zozketatuko dira eta emaitzak egun horretan 15:00etan argitaratuko dira.
Irungo Udalak plaza eskuratu dutenei posta elektroniko bat bidaliko die behin betiko izenematea egiteko beharko duten inskripzio-kodearekin eta erabili beharko duten loturarekin. Lotura horretan sartzeko Irun Txartela erabili beharko da.
Behin betiko izenematea interneten bidez egin beharko da apirilaren 23tik maiatzaren 3ra SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac), edo HAZeko autozerbitzu terminaletan (San Martzial kalea, 2) egunero 8:00etatik 22:00etara. maiatzaren 3an salbu, izan ere, egun horretan 14:00 arte egin ahalko da.
Ikastetxeak
Aurten eskainiko ditugun ikastetxeak hauexek dira:
Uztailean
Haur Hezkuntzan: Belaskoenea, Dunboa, Eguzkitza, Elatzeta, Lekaenea eta Toki Alai.
Lehen Hezkuntzan: Belaskoenea, Dunboa, Eguzkitza, Elatzeta eta Lekaenea.
Abuztuan
Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan: Dunboa
Prezioa
Kide 1: 72,85 euro haur eta hilabete bakoitzeko
2 kide garai berean: 58,25 euro haur eta hilabete bakoitzeko
3 kide garai berean: 43,70 euro haur eta hilabete bakoitzeko
4 kide edo gehiago garai berean: 29,10 euro haur eta hilabete bakoitzeko
2 kide garai berean: 58,25 euro haur eta hilabete bakoitzeko
3 kide garai berean: 43,70 euro haur eta hilabete bakoitzeko
4 kide edo gehiago garai berean: 29,10 euro haur eta hilabete bakoitzeko
Kuota orokorraren %75eko hobaria aitortzen zaie Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duen bizikidetza-unitateko kideei, baina ezin izango da bateratu beste salbuespen edo hobari batzuekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario