Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el lunes día 9 de Agosto de 2021.
120.000 euro emango ditu Irunek saltoki txikien artean Ticket Bai ezartzen laguntzeko
09.08.2021 | 16:34Irungo Udalak, Irun Aurrera 2021 Planaren barruan eta tokiko merkataritza eta kontsumorako pizgarriekin, 120.000 euroko partida bat tokiko merkataritza digitalizatzeko erabiltzea onartu du. Helburua merkataritza digitalizatzen laguntzeko politikarekin jarraitzea da, Ticket Bai Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatutako fakturazio elektronikora egokitzearen ondoriozko gastuei aurre egiteko.
Irungo Udalak azaldu duenez, hasiera batean laguntza hori 60.000 euroko aurrekontu-kredituarekin atera zen eta merkataritza eta ostalaritzara bakarrik bideratu zen, baina hainbat sektorek eskatuta, azkenean kreditua 120.000 eurora zabaldu zen eta ile-apaindegiak, taxiak, ostatu-zerbitzuak, arautu gabeko irakaskuntza edo kirol-instalazioak gehitu ziren, besteak beste.
Laguntza urriaren 31 arte eska daiteke eta diruz laguntzen ahal diren gastuak irailaren 30a artekoak izango dira. TicketBai sistema berrira egokitutako salmenta-terminalak eta softwareak erosteko berariazko laguntzak dira.
Justifikatutako gastuaren %80rainoko diru-laguntza emango da (betiere banku-egiaztagirien bidez), gehienez ere 1.500 eurokoa (zenbatekoa 1.000 euro gehituko da IFK bereko aparteko establezimendu bakoitzeko, betiere %80ko proportzioari eutsita). Laguntza SACen egoitza elektronikoaren bidez eskatzen da.
Izan ere, 2021eko martxoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBAI ekimena sortu zuen erkidegoko beste bi aldundiekin eta Eusko Jaularitzarekin. Hala ere, proiektuaren izaera desberdina izango zela iragarri zuten.
Gipuzkoaren kasuan, zerga-iruzurraren aurkako tresna hori nahitaezkoa izango da, 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta modu mailakatuan ezarriko da, 60.000 bat zergadunengana iritsi arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario