Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el jueves día 5 de Agosto de 2021.
Ainara Oskoz artistaren erakusketarako bisita gidatuak abuztuaren 7an eta 21ean
Ainara Oskoz artistaren "Denboraren haria" erakusketarako bisita gidatua, artistak berak zuzenduta
Bisitak abuztuaren 7an eta 21ean izango dira, 19:00etan. Bertaratzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi email bat cultura@irun.org helbidera edo deitu 943 50 54 08/07 telefonoetara. Gehienezko kopurua kalitatezko bisita eta segurtasun neurriak bermatzeko 10 lagunak dira. Eskaerak jaso ahala egingo dira, taldeak osatu arte.
“Denboraren haria” erakusketak Oskoz intimo eta pertsonalagoa erakusten digu: Menchu Gal aretoko bi geletan, artistaren hari pertsonalari dagozkion objektuekin sortutako lanak daude. Nondik datorren, norbanako eta artista gisa nor den, eta zergatik den horrelakoa: hori guztia galdetzen dio bere buruari Oskozek. 2018an idazten hasi zen eguneroko pertsonal bat da obra, 2019an hankaz gora jarri eta iraganera bidaiatzera behartu zuena oraina ulertzeko eta etorkizunerako birkokatzeko.
Erakusketa erakusgai izango da abuztuaren 29ra arte asteazkenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jai egunetan 11:30etik 13:30era.
No hay comentarios:
Publicar un comentario