Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el jueves día 5 de Agosto de 2021.
Irunen izango dira Iñaki Palacios eta bere taldea
Abuztuaren 6an, ostiralarekin, iluntzeko 20:00etan, ikusgai egongo da Junkaleko plazatxoan “Harria” ikuskizuna, Iñaki Palaciosek (Gasteiz, 1988) Mulixka Dantza Taldearekin eta Iñaki Perurenarekin batera prestatutakoa
Abuztuaren 6an, ostiralarekin, iluntzeko 20:00etan, ikusgai egongo da Junkaleko plazatxoan “Harria” ikuskizuna, Iñaki Palaciosek (Gasteiz, 1988) Mulixka Dantza Taldearekin eta Iñaki Perurenarekin batera prestatutakoa.
2017an “Lurra, ardoa, dantza” diskoarekin batera ikuskizuna atondu zuen Arabar Errioxako lurrek mahastietan emandako ardoarekin. 2013an ospeak gora egin zuen “Danza del Vino” kantuarekin arrakasta itzela lortu ondoren, eta urteroko “Mahats-bilketaren” jaiak doinu hori hartu zuen erreferente eta single bezala. Iñaki Palacios txistulari trebeak txistuaren kontzeptu dinamiko, berritzaile eta garaikidea dauka. Txistuaren defendatzaile sutsuak aliatuak erantsi dizkio tresnari, eta, hausnarketak, “Harria” ikuskizuna atontzera ekarri du.
Iñaki Palaciosek, “Harria” ikuskizunaren barruan, CD bat grabatu du Oiartzungo Mecca Estudioan Mikel Ezeiza eta Igor Ezeizarekin. Grabaketa eta nahasketak 2019ko apirila, maiatza eta ekainean egin dira. Zatirik garrantzitsuena zuzenean grabatu da eta ez da egon musikari laguntzailerik.
Gonbidapenak Junkaleko plazatxoan bertan banatuko dira, ikuskizuna hasi baino 50 minutu lehenagotik aurrera. Doan. Jardueretan pandemiari aurre egiteko segurtasun- eta higiene-neurriak beteko dira, besteak beste: edukiera murriztua eta maskara une oro jantzi beharra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario