martes, 24 de abril de 2018

hiriko Gazteen Musika talentuari bultzada eman nahi diote

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 23 de Abril de 2018.

HIRIKO GAZTEEN MUSIKA TALENTUARI BULTZADA EMAN NAHI DIOTE


Gaur aurkeztu dute egitasmoa.
Irungo Udaleko Gazteria sailak egitasmo berri bat abiarazi berri du. Hiriko gazteen musika talentuari bultzada emateko, ‘Gazteartean eszenatokia” programa sortu dute. Gaur aurkeztu du egitasmoa Gazteria saileko Monica Martinezek.
“Irungo gazteak animatu nahi ditugu eta euren sorkuntza, gaitasun eta trebetasunei astindua eman nahi diogu”, adierazi du Martinezek. Horrela, egitasmoa jorratzeko, Martindozenea Gaztelekua baliatuko dute. Bertan, 12-25 urte bitarteko irundarrek kontzertu bat eskaintzeko prozesu teknikoa ikasiko dute, eta horretarako, adituen laguntza izango dute. Egitasmoa martxan jartzeko, hiriko akademia, eskola edota bestelako taldeekin elkartu dira, eta dagoeneko izena eman daiteke, helbidera honetara idatziz.
Lehen saioa datorren ostiralean (hilak 27) izango da, ‘Ash and Eye’ emanaldiarekin (20:00etan, Martindozenea Gaztelekuan). 18-19 urte bitarteko bi irundarrek osatutako bikotea da, eta pop eta soul estiloak nagusitzen dira euren lanetan. Ondorengoak dira, 2018an zehar egingo dituzten saio guztiak: apirilaren 27an, maiatzaren 25ean, ekainaren 22an, uztailaren 28an, irailaren 28an, urriaren 26an, azaroaren 30ean eta abenduaren 28an.

No hay comentarios: