martes, 24 de abril de 2018

San Marko eguna ospatuko dute bihar Irunen eta Hondarribian

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 24 de Abril de 2018.

San Marko eguna ospatuko dute bihar Irunen eta Hondarribian

Dozena bat eliza eta parrokitan egingo dira amabitxiek oparitutako opilen bedeinkapenak
Martes, 24 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h
 votos |¡comenta!
IRUN-HONDARRIBIA- Jai egun ofiziala ez bada ere, bihar San Marko eguna da eta Irunen zein Hondarribian, amabitxiek oparitutako opila goxoa ez zaie faltako ume eta gazte askori.
Egun honetako ohitura da gozoa eliza eta parrokietan bedeinkatu eta gero familia edo lagun artean jatea, etxean edo ohiko diren Guadalupe, Ibarla edo San Martzialgo inguruetan.
Bedeinkapenei dagokionez, gehienak goizeko 11.00etan izango dira, hala nola, Hondarribiko Jasokunde eta Sagarrondoko Amaren parrokikoa edo Junkalgoa, Belaskoenekoa, Anakakoa, Artiakoa, Pasionistetakoa, Behobiakoa edo Familia Sakratuaren parrokikoa, Irunen.
Aurretik, 10.30ean, Hondarribiko Betherramen eta Irungo Landetxa auzoko elizan egingo dira bedeinkapenak;11.30ean dago aurreikusita Larreaundi auzoko San Jose Langilearen elizakoa eta 12.00etan egingo da egun honetako azken bedeinkapena, San Martzialekoa, Irunen. - X.S.

No hay comentarios: