martes, 24 de abril de 2018

Santano , ETA-ren agiriaz "Etorkizunera begiratzeko garaia da,sufritu dugun guztia ahaztu gabe"

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 20 de Abril de 2018.

SANTANO, ETA-REN AGIRIAZ: “ETORKIZUNERA BEGIRATZEKO GARAIA DA, SUFRITU DUGUN GUZTIA AHAZTU GABE”


Jose Antonio Santano.
Irungo alkate Jose Antonio Santanok gaur ETAk Berria eta Gara egunkarien bidez zabaldu duen agiriaren gaineko iritzia eman du. Agiri horreko ETAren “justifikazioetatik asko onartezinak” direla esan du, baina “alde positiboarekin” nahiago duela gelditu adierazi du, “etorkizunera begiratzeko garaia da, sufritu dugun guztia ahaztu gabe”.
ETAren urratsa “min eta sufrimenduzko urte asko” atzean uzteko bidean dagoela zehaztu du, “espero dugu adierazpen hori izatea ETAren disoluzioaren aurrekoa, azken helburua behin betiko desagertzea baita”. “Inoiz ere gertatu behar ez zen” zerbait da ETAren jarduna alkatearentzat, “eta gure memorian biktima guztien eta haien aitortza mantendu behar da, terrorismoaren basakeriak eragindako mina ezin da ahaztu”.
Etorkizunean gizarteak izan behar duela protagonismoa uste du Santanok, “denen artean elkarbizitzaren eta elkarrizketaren balioak indartu behar ditugu, bakearekin dugun konpromisoa oso present mantenduz, indarkeriaren bideak ez baitu sufrimendua besterik eragiten”.

No hay comentarios: