ADEMGI ELKARTEKO KIDEEK INFORMAZIO KANPAINA BAT HASIKO DUTE IRUNEN
Bihar (hilak 21), Esklerosi Anizkoitzaren Nazioarteko Eguna da. Egun horren harira, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzeko Elkarteak (ADEMGI), informazio kanpaina berri bat abiaraziko du Irunen.
Datorren larunbatean (ekainak 2), Irungo Luis Mariano plazan elkarteko kideak izango dira, gaixotasunaren inguruko informazio eskaintzen. Esklerosi anizkoitzaren inguruan informazio gehiago izateko eta herritarrak gaiarekiko sentsibilizatzeko kanpaina izango da. Gainera, errehabilitazio prozesurako beharrezkoak diren zerbitzuak finantzatzeko ere dirua jasoko dute bertan.
ADEMGItik adierazi dutenez, 2.500.000 pertsonek pairatzen dute gaixotasuna (Europan 700.000 lagunek eta Espainiako Estatuan 47.000ek).
No hay comentarios:
Publicar un comentario