miércoles, 30 de mayo de 2018

Lannahi programaren dinamika «oso ona» izan da ikasturte hasieratik

Noticia publicada en Diario Vasco,el miércoles día 30 de Mayo de 2018.

Lannahi programaren dinamika «oso ona» izan da ikasturte hasieratik

Urteko 5 txandatatik hiru egin dira jada eta txanda bakoitzeko zazpi talde osatu dira, 9 eta 16 lagun bitartekoak

I.M. IRUN.
2014-2015 ikastararoaren hasierarekin martxan jarri zuen Irungo Udalak Lannahi programa. Langabetuei zuzendutako ekimena da Lannahi eta, izan ere, Udal Euskara Arloa, Bidasoa activa eta Lanbideren elkarlanetik jaio zen. Lan merkatura buelta erraztea du helburu eta, bide horretan, euskaldun-tze prozesua ahalbideratu nahi du beharra duten pertsona guztientzat. Udal Euskaltegian euskara dohain ikasteko aukera ematen die lan bila dabiltzatenei.
Oso harrera ona izan zuen programa hasieratik eta ondo ere dabil gaur egun partehartze aldetik. «Urteko ikastaroa bost txandatan dago banatua: urritik abendura; urtarriletik martxora; martxotik ekainera eta udako biak, uztailakoa eta abuztukoa», adierazi zuen Udal Euskaltegiko zuzendaria den Miren Tolosak. Erreferentzia moduan ikasturte honetan programak daraman martxa jarri zuen zuzendariak adibide. «Orain arte egin diren hiru txandatan, zazpi talde bakoitzeko osatu ditugu», aipatu zuen. Talde bakoitzan ez dago beti pertsona kopuru berdina, «baina 9 baino gutxigorekin ez da taldea sortzen eta 15-16 sartzen dira gehiengoz».

Aldaketak aldiro ematen dira, «jendeak lana aurkitu eta taldea uzten duelako edo txanda erdian norbait txertatzen delako. Mugimendua dago, argi dago herritarrek interesa dutela halako programa batean. Guk ere balorazioa oso positiboa egiten dugu konturatu garelako, lan mundura salto horren bidean, titulua lortzeko laguntza interesgarria dela», azpimarratu nahi izan zuen Tolosak.

No hay comentarios: