gureGOURMET, Irun eta Hondarribiko nekazaritzako produktu lokalen promozioa
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik elkartearen bitartez, gureGOURMET proiektuaren bigarren edizioa antolatu dute. Proiektu honen bitartez Bidasoa bertako nekazaritzako elikagaien industria bultzatu nahi da, kontsumitzaileak protagonista bihurtuz.
Horretarako, 12 pertsona aukeratuko dira eskualdeko produktuen enbaxadoreak izateko. Aukeratutako pertsona hauek “boxGOURMET” izeneko kutxa dohainik jasoko dute, Irun eta Hondarribian ekoiztutako produktuez beterik. 12 pertsona horietaz gain, adosteko dauden beste bi enbaxadore VIP egongo dira. 2014ko edizioan Juanma Garate eta Julian Iantzi izan ziren enbaxadore berezi horiek.
Kutxa jaso ostean, enbaxadoreek familia zein lagunekin bazkari edo afari bat prestatu beharko dute. Ikus-entzunezko baliabideen (argazkien edo bideoen) bitartez, produktuen prestaketa prozesua eta emaitza dastatzeko unea bildu beharko dituzte.
Bildutako eduki honekin gureGOURMET proiektuaren webgunean bi publikazio egin beharko dituzte gutxienez. Webgune horretan bertan dastatutako produktuen inkestak bete ahalko dituzte enbaxadoreen eta gonbidatuen iritzia biltzeko.
Era horretan, Irun eta Hondarribiko nekazaritzako produktu lokalen zabalkunde bultzatu nahi da ahoz aho zein sare sozialen bitartez.
Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirik elkarteko presidenteak, azaldu du, “Bidasoa eskualdeko nekazaritzako tokiko produktuak sustatzeko komunikazio kanpaina apropos bat da hau. Gainera, eskualdeko produktuak ezagutzera emateaz gain, bildutako datuen bitartez produktuen ontziratze edo paketatzean hobekuntzak egingo dira”.
Merkatu-azterketa garrantzitsu honen emaitzak eskualdeko diseinu-azterketekin bateratuko dira, proiektuan parte hartuko duten produktuen irudia zein ontziratzea hobetzeko. Diseinu berrikuntza hauekin nekazaritzako enpresa horien lehiakortasuna hobetu nahi da.
Aukeraketa prozesua
Maiatzetik aurrera “boxGOURMET” kutxan parte hartuko duten enpresa eta produktuak aukeratuko dira.
Bestetik, proiektuan enbaxadore moduan parte hartzeko pertsona sortzaileak bilatzen dira, eduki erakargarri bat eskaintzeko gai izango direnak, komunikazio gaitasunak dituztenak eta sukaldaritzan interesa dutenak. Izen-ematea ekainaren 4ean zabalduko da eta 15 eguneko iraupena izango du.
Juan Mari Altuna Bidasoa bizirik elkarteko lehendakariordeak, gaineratu du, “ herritarrak proiektu honetan parte hartzera animatu nahi ditugu. Lehen mailako produktuak dastatu eta bertako produktuak ezagutu ahalko dituzte, ondo pasatzen duten bitartean”.
Hauek izango dira proiektuan parte hartuko duten enpresak: Amona Margarita okindegia, Bidassoa Basque Brewery, Sofresal, Embutidos Fernández, Lacteos Doncel, Soleil Gourmand, Sakona Coffee Roasters, Txangu2 Gourmet, Elizberri baserria, Hiruzta, Legamia, Garua, Endanea Garden Center, Mattenea baserria, Bidart, Legamia eta Ola Sagardotegia.
Elizberri Baserriko Helen Aguirrek azaldu du, “guk Gernikako piperrak sartuko ditugu saskian. Hemen, tomatea, leka, uraza edo tipulina bezalako produktuak ekoizten ditugu”.
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera finantzaturik dago, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamenduak Gipuzkoako enpresen sendotze korporatiboa sustatzeko duen programaren bitartez.
Aurrekariak
2015 urtean antolatu zen gureGOURMET proiektuaren lehenengo edizioa. Bertan nekazaritzako elikagaien 11 enpresek parte hartu zuten eta 80 pertsonek eman zuten izena proiektu hartan enbaxadore moduan parte hartzeko.
Bidasoa bizirik elkarteak eskualdeko produktuak bultzatzeko ekimen ugari antolatu ditu. Adibidez, produktugile lokalen eta haien produktuen inguruko informazioa zabaltzeko liburuxkak sortu dira, industria ezberdinetako nekazaritza elikagaien arteko kolaborazioak bultzatu dira, energia aurreztea lortzeko orientazioa eskaini da, nekazaritza elikagaien inguruko mugaz-gaindiko foroak antolatu dira, etab.

No hay comentarios:
Publicar un comentario