jueves, 31 de mayo de 2018

EH Bildu, EAJ-PNV eta SPIko zinegotziak ekainaren 10eko Giza Katean izango dira

Noticia publicada en Angula Berria.info,el jueves día 31 de Mayo de 2018.


EH Bildu, EAJ-PNV eta SPIko zinegotziak ekainaren 10eko Giza Katean izango dira

Atzoko egunean Gure Esku Dagok ekainaren 10ean antolatu duen Giza Katerako atxikimendua adierazi zuten EH Bildu, EAJ-PNV eta SPIko zinegotziek. Horrela, Irungo Gure Esku Dagoren taldeari egokitu zaizkien 1000 pertsonen bilketara batu dira guztiak.

201km-ko Giza Katea egitea proposatzen da ekainaren 10ean. Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko ditu, eta irundarrei Deba inguruan tokatu zaie bi kilometro irundarrez betetzea. Momenturarte, 300 pertsona apuntatu dira, baina jende gehiagoren bila ari dira. Horretarako, udaleko zinegotziek ozen adierazi dute, “gu bagoaz giza katera, eta zu?”.

Mediatikoa izango den ekitaldia izango da hurrengo igandekoa, izan ere, Euskal Herrian aurrekaririk gabeko ekintza bat da. Gainera, jai giroa izango da bertan kilometro guztiak animazioz josita izango baitira, eta hori gutxi balitz, behin Giza Katea bukatuta Donostian jaialdi bat ospatuko da kontzertuak direla hizpide.

Izen emateko deialdiak
Giza Katean izen emateko Gure Esku Dago Irun taldeak honako egun hauek zehaztu ditu:

    Gaur, Kale Nagusia eta Santiago kalea (19:00-21:30)

    Bihar, Urdanibia plazan (19:00-21:30)

    Larunbatean, Urdanibia plazan, San Juanen (11:00-13:00) eta Ficoban (16:00-20:00)

    Igandean, Hartu Hitzako lokalean (Arbelaiz kalea, 3) (12:00-14:00)

Horrez gain,hurrengo astean zehar, Hartu Hitzaren lokala (Arbelaitz kalea,3) egunero irikita egongo da goizez (11:30-13:30) eta arratsaldez (18:30-20:00). Gure Esku Dago Irun taldeko kideek ohar gisa diote, “autobuses joatea gomendatzen da, antolaketa oso zehatza baita. Beraz, izen ematearekin batera autobuseko tiketa hartzea gomendatzen dugu”.

No hay comentarios: