Hiru tailer batera XXI.Enpleguaren Astean
Irungo eta Hondarribiko Udalek Bidasoa bizirik-en bidez antolatzen duten XXI.Enpleguaren Astean, enpresentzat eta enplegu bila ari diren pertsonentzat interes handikoak izan daitezkeen hiru tailer egingo dituzte.
Enpleguaren Astearen azken edizioetan horrelako tailerrak antolatu izan dira, enplegu bila ari diren pertsonei erraztasunak emateko helburuarekin. Ficobara hurbiltzen direla aprobetxatuta, lan munduan murgiltzeko interesgarriak eta praktikoak izan daitezkeen tailerretara joan daitezke.
9:15 eta 10:00ak artean “Mentalitate aldaketa. Erronkei aurre egiteko motibazio tailerra” egingo da. Gipuzkoako elite kirolariek muturreko egoeren aurrean erabiltzen dituzten teknikak eta estrategiak ezagutuko dira bertan, ikasketa horiek proiektu pertsonal eta profesionaletara bideratuz. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Kirolgirekin elkarlanean egindako tailerra da.
Pixka bat beranduago, 9:30etatik 10:15etara, enpresei zuzendutako tailerra eskainiko da: “Enpresei zuzendutako diru-laguntza deialdiak”. Horrekin, asmoa da Irungo eta Hondarribiko enpresei informazioa ematea, diru-laguntzak eskatzeko administrazio ezberdinetan dauden aukera ezberdinen inguruan.
Azkenik, 10:00etatik 10:30etara, Lanbide Euresek Nazioarteko Lan Mugikortasunaren inguruko tailerra emango du. Atzerrian mugitzeko aukera ematen duten programak ezagutu araziko dira, praktikak egiteko, hizkuntzak ikasteko edo lan egiteko informazio puntuekin batera. Violeta Morcillo Lanbide Eureseko Euro Aholkulariak emango du tailerra, Pole Emploirekin batera.
Ez da ahaztu behar Enpleguaren Asteak erraztasunak ematea duela helburu, enpresei langileak kontratatzeko, eta enplegu bila ari direnei lanpostu bat aurkitzeko.
Azokaren funtzionamendua aurreko edizioetakoaren antzekoa izango da. Maiatzaren 16tik 18ra lan eskaintzak argitaratu ziren El Espazioren web gunean, interesa zuten pertsonek izena eman ahal izan zezaten, hiru eskaintzatan, gehienez. Enpresek lehen hautaketa bat egingo dute, eta aurrez-aurreko elkarrizketak maiatzaren 30ean egingo dituzte, Ficoban. Bestalde, egun horretan eskaintza gehiago ezagutzeko aukera egongo da, aldez aurretik izena emateko beharrik gabe. Horrek erraztasunak eta aukerak ematea dakar, eskaintza batean baino gehiagotan izena eman dutenentzat, eta kualifikaziorik ez dutenentzat.
Gainera, ordenagailu gune bat jarriko da, non Bidasoa bizirik-eko orientatzaileek aholkularitza eta laguntza emango dieten eskatzen duten pertsonei, curriculum-ak hobetzeko laguntza emanez.
50 entitate edo enpresa inguru egongo dira hilaren 30ean Ficoban, hautatze elkarrizketak egiteko, 100 lanpostu sortuko dituzten 60 lan eskaintzatarako.

No hay comentarios:
Publicar un comentario