miércoles, 30 de mayo de 2018

Udako ikastaro trinkoetarako izen emate epea larunbatean irekiko du Udal Euskaltegiak

Noticia publicada en Diario Vasco,el miércoles día 30 de Mayo de 2018.

Udako ikastaro trinkoetarako izen emate epea larunbatean irekiko du Udal Euskaltegiak

Uda ikastaroak. Mónica Martínez eta Miren Tolosa Udal Euskaltegiaren egoitzaren liburutegian.
/F. DE LA HERA
Uda ikastaroak. Mónica Martínez eta Miren Tolosa Udal Euskaltegiaren egoitzaren liburutegian. / F. DE LA HERA

Uztailerako eta abuzturako txandak antolatu dira goizez euskararen ikasketari bultzada bat eman nahi dioten 16 urte gorako herritarrentzat

IÑIGO MORONDO IRUN.
Udal euskaltegiak ikastaro trinkoak antolatu ditu udako hilabetetan, bai uztailan baita abuztuan ere, euskararen ikasketa jarraitu nahi duten 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduak. Proposamen intentsibo hauek bi txandatan banatuko dira, uztailaren 2tik 27ra eta abuztuaren 6tik 31ra eta egunean lau orduko iraupena izango dute, 9:00etatik 13:15ak arte. «Goizean euskara ikasi eta arratsaldean udaz gozatu. Hori da Udal Euskaltegiak udarako egiten due eskaintza erakargarria», baloratu zuen Euskara arloko zinegotziak, Mónica Martínezek.
Ordutegi berberarekin, ikastaroak bitan banatuko dira, ohikoak eta Lannahi programakoak, azken hauek langabezian dauden herritarrei bideratutak eta matrikula doakoa dutenak. Besteek, ohikoek, 69,40 euroko prezioa dute ikastaro bakoitzeko, baina arlotik gogoratu zuten «asistentzia eta aprobetxamendu ona duten ikasleek, euskara ikasteko Udalak ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Beka horien bitartez matrikularen 100% ere berreskura dezakete ikasleek».

Ikastaroak. Uztailaren 2tik 27ra lehen txanda; abuztuaren 6tik 31ra, bigarrena. 9
00etatik 13:15era, egunean lau ordu. Berdina ikastaro trinko eta Lannahirentzat.
Matrikulak. Ohiko matrikula, Udal euskaltegian, goizeko 10
30etik 13:30era eta arratsaldeko 16:30etik 19:00etara. Lannahi programan, irun.org/sac-en bidez IrunTxartela edo bese ziurtagiri elektroniko batekin. Bi kasutan, hilaren 2tik 12ra doa epea.
Martínezek eta Udal Euskaltegiko zuzendariak, Miren Tolosak, atzo aurkeztutako proposamenak «eus-kalduntze maila guztiak hartzen ditu barne eta, horrez gain, HABEren B1, B2 eta C1 (EGA) mailetako azterketa ofizialak prestatzeko aukera ere eskeintzen du», gogorarazi zuen zinegotziak.
Hori dela eta, bai ohiko ikasleek baita Lannahi programakoek ere «mailaketa froga egin beharko dute euskaltegian bertan, hilaren 2tik 12ra bitartean», esa zuen Tolosak. Egun berdinak dira matrikulak egiteko utzi direnak. Ohiko ikastaroetarako, euskaltegian bertan, bulego ordutegian; Lannahi programan, berriz, online: irun.org/sac-en bitartez Irun Txartela, NAN elektronikoa edo Izenpe txartelarekin.

No hay comentarios: