Udan ere euskara ikasteko aukera
izango da
Udal euskaltegiak ikastaro trinkoak eskainiko ditu uztailean eta abuztuan
eta langabezia egoeran daudenentzat LANNAHI ikastaro trinkoak
“Goizean euskara ikasi eta arratsaldean udaz gozatu. Horixe da uztailerako eta abuzturako bere ikastaro trinkoen eskaintza erakargarriarekin udal euskaltegiak proposatzen duena, euskalduntze maila guztiak eskaintzeaz gain HABEren B1, B2 eta C1 (EGA) maila azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak eskaintzen baititu”, azaldu du Monica Martinez ordezkariak.
Uztaileko ikastaro trinkoa hil horren 2an hasi eta 27an bukatuko da eta 9:00etatik 13:15era arteko ordutegia izango du. Abuztukoa, aldiz, hilaren 6an hasi eta 31n bukatuko da ordutegi berdinarekin. Ikastaro trinko hauen prezioa 69,40 eurokoa da baina asistentzia eta aprobetxamendu ona duten ikasleek euskara ikasteko udalak ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Beka honen bitartez matrikula prezioaren %100a arte jaso dezake ikasleak.
LANNAHI
Udalak, gainera, ikastaro trinko hauek data eta ordutegi berdinean debalde eskaintzen die langabezia egoeran dauden ikasleei LANNAHI programaren bitartez. Programa hau Euskara Arloak martxan jarri zuen euskara ikasteko ahaleginean ari diren edo aritu daitezkeen irundarrentzako.
Udal euskaltegiko udako ikastaro trinkoetan interesa duten pertsonek, hala nola LANNAHI programan interesa dutenek, ekainaren 2tik 12ra eman dezakete izena.
Dena den, azken hauek izenematea internetez egin beharko dute SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) Irun Txartela edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela..). Hala nahi badute, HAZ-SACeko autozerbitzu terminalak erabili ahal izango dituzte honetarako (San Martzial kalea, 2).
Gainerako ikastaro trinkoetan interesa duten pertsonak aipatu egunetan (ekainaren 2tik 12ra) Udal euskaltegira (Urdanibia plaza, 5) hurbildu behar dira bulego ordutegian 10:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:00etara. Batzuk zein besteek mailaketa proba egin behar dute udal euskaltegian ekainaren 2tik 12ra, 10:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:00etara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario