Aldirietako tren gehiago jarriko ditu Renfek. / Oihana Sanchez
Donostiako guneko aldirietako bezeroen 6. batzarra abenduaren 13an egin zen eta Renfek bere bezeroei jakinarazi zien datorren urtarrilaren 7tik aurrera Pasaian tren-aldaketarik egingo ez duen aldirietako tren kopurua hazi egingo duela. Hazkunde hau Gaintxurizketako tuneleko obrak berriro hasi arte egongo da indarrean; Irundik bi tren gehiago irtengo dira (5:52etan Gasteizera eta 6:10etan Brinkolara) eta bi gehiago iritsiko dira Irunera (23:08etan eta 23:38etan).
Iparraldeko Euskal Herriko Nukleoko Gerentea den Julian Padiernak batzordea nagusitu du. Era berean, Donostiako Nukleoko lineak erabiltzen dituzten bezeroen 9 ordezkarik parte hartu dute batzordean, eta baita Renfe Aldiriko arduradunak. Erabiltzaileak aldez aurretik deituak izan dira, maiztasunez trenez bidaiatu eta garraio-mota honekin erlazioa dutenen artean aukeratuak.
Bezero Batzordearen funtsezko jomuga aldizkako kontaktuetan datza, lehen eskuko informazioa eskuratzeko eta bezeroek esperientziaz hautematen duten errealitatea ezagutzeko, zerbitzuaren hobekuntza gauzatzeko oinarrizko plataforma gisa. Bezero Batzordeak, ekarpenen azterketa eta gogoeta dakar, bidaiarien esperientzia orokorrak eta eskainitako zerbitzuak hobetuko dituzten erabakien inplementazioaren bidez.