martes, 5 de febrero de 2019

Euskararen hilabeteak hiru antzerki eskainiko dizkie gazteei

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 5 de Febrero de 2019.

Euskararen hilabeteak hiru antzerki eskainiko dizkie gazteei

Hilaren 6tik 28ra Irungo 7.000 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute programazioan
JON GUEZALA - Martes, 5 de Febrero de 2019 - Actualizado a las 06:03h
Euskara arloko zinegotzia, Mónica Martínez, eta udal teknikaria, Arantza Zulete.
Euskara arloko zinegotzia, Mónica Martínez, eta udal teknikaria, Arantza Zulete.
Euskara arloko zinegotzia, Mónica Martínez, eta udal teknikaria, Arantza Zulete.
IRUN- Otsaila euskararen hilabetea izango da Irunen, Euskara arloak prestatu duen eta ikasleentzat zuzenduta dagoen programazioa dela eta. Urtero bezala, ekimenaren helburua euskararen aldeko jarrera positiboa sustatzeko “haurren eta gazteen motibazioa” eragitea da, Mónica Martínez Euskarako zinegotziaren hitzetan. Bihar hasiko den eta otsailaren 28an bukatuko den programazioaren barne Irungo ikastetxe eta institutuetako ikasleei, Haur Hezkuntzatik hasita DBHko 4. mailara arte, hau da, 3 urtetik 16 urte bitartekoei, zuzendutako aktibitateak jasoko dira.
Aurtengoan antzerkia izango da ekintzen ardatz nagusia, Martinezek azaldu zuenez, “formatu hori oso irisgarria baita publiko ororentzat”. Hiru antzezlan desberdin egingo dira, eta bakoitza haurren eta nerabeen adin tarte ezberdinei zuzenduta egongo da.
Bihar eta etzi, Producciones Maestras konpainiaren Martinaren parke fantastikoa antzerkia eskainiko zaie Haur Hezkuntzako ikasleei. 50 minutuko antzezlana da, eta, beste bi ikuskizunak bezala, Amaia Kultur Zentroan eskainiko da.

Hurrengo astean, otsailaren 13an eta 14an, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleen txanda izango da, Teatro Paraisok Tosltoiren Gizon zoriontsuaren alkandora ipunean oinarrituta egokitu duen antzezlanarekin. “Garai hartan idatzitako istorioa badauka oraindik funtsa haundia”, zioen Arantza Zulete udal teknkariak.
Bukatzeko, hilaren azkeneko astean, otsailaren 27an eta 28an, Jauzi hirukoitzaantzerkia egingo da DBHko ikasleentzat. Pikor Teatrok eskainiko duen lan honetan, ustekabeko tren istripu batean neska bat hiltzen da eta horrek komunitate osoaren bizitza hankaz gora jarriko du.

No hay comentarios: