Laburbira zirkuitoaren proiekzioak apirilean iritsiko dira Irunera
Iaz, Laburbira Laburmetraien Zirkuitoak Irunen eskaini zituen emanaldiak Euskaren Hilabetearen programari erantsi zi-tzaizkion. Aurten, ezin izan da horrela egin «datengatik. Euskararen Hilabetea oso goiz daukagu, eta ezin zen egokitu Laburbiraren egutegiarekin». Dena den, zirkuito honen film laburrak Irunera iritsiko dira, «apirilaren 11an hain zuzen ere», zehaztu zuen Arantza Zuletek. Bederatzi filmek osatzen dute aurtengo zirkuitoa, «eta Amaia Kultur Zentroan izango dira ikusgai». Aurrerago, eskainiko diren filmen berri emango da eta, besteetan bezela, «zunzendarietako bat ekartzen saiatuko gara».
No hay comentarios:
Publicar un comentario