Ainara Maia idazle irundarrak 'Oroiminezko igandeak' gaur aurkeztuko du
Ainara Maia (1976) idazle eta olerkari irundarrak gaur, sare sozialen bidez, bere azkeneko lana aurkeztuko du: 'Oroiminezko igandeak'. Ekitaldia 21:00etan hasiko da bere Facebook kontuan.
Olerkari honen lana '19 urteko neska gazte baten bizipena da', azaltzen du. «Lehen aldiz ateratzen da etxetik alemana ikasteko, eta ikasturte osoa egingo du Alemanian, Euskal Herriko bere etxetik urrun. Harako bidaian Euskal Herriko bost neska ezagutuko ditu». Ainara Maiak urtebeteko igandeetako gertakariak azaleratzen ditu. Euskal filologian lizentziaduna, idazlea eta olerkaria, itzulpengintzan ere jarduna da. Orain arte olerkia bakarka edo taldean argitara eman du. Hau da bere lehen eleberria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario