martes, 24 de abril de 2018

Astelehenak Pentsiodunenak dira

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 23 de Abril de 2018.

ASTELEHENAK PENTSIODUNENAK DIRA


Gaurko elkarretaratzearen irudia (Irun Informa).
Gaur, azkeneko hilabeteetako astelehen guztietan bezalaxe, ehunka herritarrek erantzun diote Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak egindako deialdiari. 12:00etan, jendetza elkartu da San Juan plazan, eta egoera aldatu arte, “orain eta etorkizunean”, borrokatzen jarraituko dutela argi eta garbi utzi nahi izan dute.
Orain arteko mobilizazioetan egin duten bezala, %0,25eko igoera salatu dute eta orain arteko galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea eta etorkizuneko pentsioak bizitzaren kostuaren arabera aktualizatzea exijitu dute. Joan den hilaren 14an mobilizazio “historikoa” egitea lortu zuten pentsiodunek; 7.000 lagun inguruk hiriko kale esanguratsuenak “pentsio duinen aldeko” oihuz bete zituzten.

No hay comentarios: