martes, 24 de abril de 2018

Xabier Irigoy:"Korrokoitzeko eremuaren antolaketa akordioak berme Teknikoa Jaso du"

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 20 de Abril de 2018.

XABIER IRIDOY: “KORROKOITZEKO EREMUAREN ANTOLAKETA AKORDIOAK BERME TEKNIKOA JASO DU”


Xabier Iridoy.
Irungo EAJko bozeramaile Xabier Irodyk joan den astean Hirigintza sailak aurkeztutako Korrokoitzeko txosten teknikoen inguruan azterketa egin du, eta gaur herritarrekin partekatu nahi izan du. Horrez gain, joan den urtarrilean Hirigintza ordezkari ohiak eremurako akordioa bazegoela berretsi du.
2017ko abenduaren 30ean Korrokoitzerako Plan Berezia garatzeko jabeekin akordio batetara iritsi zela gogoratu du, eta tramitazioek “aurrera” egin dutela. Korrokoitzeko eremuaren antolaketa akordioak “berme teknikoa” jaso duela adierazi du Hirigintza ordezkari ohiak. “Behin udal teknikariek aldeko txosten teknikoak aurkeztu zituztenean, plana osatua izan da eta baita onartuta ere. Hortaz, txostenek antolamendu plana onartzen dute eta honen aldeko jarrera erakusten dute”, gehitu du jeltzaleak.
Antolamenduari dagokionean, udal teknikarien aldetik zuzenketarik ez dela izan nabarmendu du Iridoyk, abenduan erregistratu zuten dokumentuak jasotzen duen antolamendua eta egun onetsi dena, “berdinak direla”. Horrez gain, urtarrileko akordioa beste behin “berretsi” nahi izan du gaur. Horren harira, Korrokoitzeko Plan Bereziak antolamendu orokorreko helburu eta irizpideak betetzen zituenez, aldeko txosten teknikoak jaso zituela adierazi du.

No hay comentarios: