TXINGUDIKO PENTSIODUNAK ERE DONOSTIAKO MANIFESTAZIOAN IZANGO DIRA
Joan den asteleheneko elkarretaratzearen ondoren, Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua plataformak Donostiako manifestazioari atxikitzea erabaki du. Larunbatean izango da (hilak 5), 17:30ean, Londres Hoteletik abiatuta.
Eskualdeko pentsiodunek ondorengo hiru aldarrikapen nagusiak oihukatuko dituzte Donostiako kaleetan zehar: erosteko ahalmena legez bermatzea, pobreziaren mugaren azpiko pentsioen kontra (1.080€) eta pentsioen sistema publikoaren defentsaren alde.
Manifestaziora joateko, Irungo Colon pasealekuko topo geltokian elkartzeko deialdia zabaldu dute irundarren artean, 16:07an aterako den trena hartzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario