Udagiro ekimenaren 12. edizioa iritsi da
Uztailak 3an hasiko da programaren lehen txanda eta abuztuaren 2an bigarrena
Monica Martinez, Euskarako ordezkariak, eta Joseba Araña teknikariak, euskara arloak antolatzen duen eta beste herrialde batzuetatik datozen ume eta gazteei eskaintzen zaien Udagiro ekimena aurkeztu dute gaur.
“Udalak ekartzen duen egitasmo honekin beste herrialde batzuetatik datozen ikasleei edota euskara beraien egunerokotik at dutenei laguntza eskaini nahi zaie”, adierazi du Monica Martinez ordezkariak. “Eduki linguistikoen transmisioan oinarritutako programa da, eta aktibitate ludiko eta dibertigarriak proposatzen dira bertan”.
Irungo Udaleko Euskara arloak, hiriko ikastetxeen laguntzarekin antolatzen duen programa honen bitartez, urte osoan zehar eskoletan euskararen erabilera eta jarrera bultzatzeko egiten den lanari jarraipena eman nahi zaio. Hartara, gaztetxoek euskararekiko duten erlazioa hobetuz eta estutuz.
Ekimen horretan, beraz, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek eta bigarren hezkuntzako ikasleek parte hartzen dute. Jarduera horien bidez, eduki linguistikoak sendotu ahal izango dituzte, proposamen ludiko eta dibertigarriekin nahastuta.
Ekimenaren helburua da beste herrialde edo autonomia erkidegoetatik Irunera iritsi berri izan eta euskararen arloan zailtasun espezifikoak dituzten umeei laguntza eskaintzea hizkuntzaren alorreko edukietan, eta udaldian euskararekin harremanik izan ez dezaten saihestea eta ikasleak motibatzea euskarekiko.
Udagiro 2018, kontuan hartzekoak
Izena emateko epea ekainaren 6ra arte egongo da irekita web orrian, txandak uztailaren 3tik 28ra bitartean eta abuztuaren 2tik 29ra bitartean izango dira, 10:00etatik 12:00etara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario